Klima-aldaketa uraren ikuspegitik aztertuko dute Bilbon

Klima-aldaketa uraren ikuspegitik aztertuko dute Bilbon Ane Zabaleta zientzialariak ibaien emarietan eragina duten faktoreen inguruan hitz egingo du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/klima-aldaketa-uraren-ikuspegitik-aztertuko-dute-bilbon/@@download/image/ura moztua.jpg
2022/06/14

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Ane Zabaleta zientzialariak ibaien emarietan eragina duten faktoreen inguruan hitz egingo du.
Klima-aldaketa uraren ikuspegitik aztertuko dute Bilbon

Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren beste hitzordu bat izango da Bidebarrieta Kulturgunean bihar, Ane Zabaleta EHUko Ur-Ingurumen Prozesuen Taldeko ikertzaile eta Zientzietako doktorearekin, Aldaketa klimatikoa: ikuspegi bat uretatik izenburupean.

Klima-aldaketak gure ibaien emarietan duen eragina azalduko du Zabaletak, eta egun egiazta daitezkeen zenbait ondorio ere azalduko ditu. Era berean, klimaren inguruko gaietatik harago, ibaien oraina eta geroa baldintza ditzaketen beste alor batzuen inguruan ere arituko da, hala nola toki zein eskualde mailako erabakien arabera lurzoruaren erabileretan izandako aldaketak. 

Ane Zabaleta Geologian lizentziatu eta Zientzietan doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, EHUko Prozesu Hidro/Ingurumenekoen taldeko ikertzailea da, eta honen barruan, arroen hidrologia, ibaietako sedimentuen dinamika, klima-aldaketa, estaldurak lurzoruan dituen ondorioak eta baliabide hidrikoekin lotutako bestelako gaiak izan ditu ikerketa-jardunaren ardatz. Zientzia-dibulgazioari dagozkion hainbat jardueratan ere parte hartu du, mahai-inguruak edo prentsa eta irratiko kolaborazioak tarteko direla, besteak beste.

Hitzaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, eta sarrera doakoa izango da. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.