Klaxonik gabe Shangain

Klaxonik gabe Shangain https://www.gaztezulo.eus/albisteak/klaxonik-gabe-shangain/@@download/image/89p10shangai.jpg
2012/12/13
berria
Shangai erdialdeko gidariek adimena zorroztu beharko dute. Aurrerantzean, larrialdi kasuetan ezik, erabat debekatuta izango dute klaxona jotzea. Klaxona oso tresna baliotsua zen Shangaiko trafiko zurrunbiloan aurrera egin ahal izateko, eta orain, bestelako teknikak asmatu beharko dituzte gidariek. Arrakastatsuena, “kontuz, jira egitera noa” eta antzeko esaldiak errepikatzen dituen grabazioa izan da, baina poliziak jakinarazi duenez, hori ere legez kanpokoa da. Asmatzen jarraitu beharko!