Klaudio Landak aurkeztutako 'Jateko modukoa' saioaren bigarren denboraldia hasiko da gaur

Klaudio Landak aurkeztutako 'Jateko modukoa' saioaren bigarren denboraldia hasiko da gaur Jolas pikanteak eta postre bereziak izango dituzte datozen saioetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/klaudio-landak-aurkeztutako-jateko-modukoa-saioaren-bigarren-denboraldia-hasiko-da-gaur/@@download/image/083ae70f-7c90-49a2-8900-0cb4e9a6fe0e_16-9-aspect-ratio_default_0_x595y125.jpg
2022/09/22

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Jolas pikanteak eta postre bereziak izango dituzte datozen saioetan.
Klaudio Landak aurkeztutako 'Jateko modukoa' saioaren bigarren denboraldia hasiko da gaur

EITBk azaldu duenez, bigarren denboraldiak "jaki onekiko zaletasuna eta jende berria ezagutzeko gosea" mantenduko ditu, baina berrikuntzak ere izango dira. Alde batetik, joko pikanteak egingo dituzte gonbidatuaren eta sukaldarien artean. Bestetik, hiru sukaldariek etxetik postre bana ekarri beharko dute, baina momentuan bertan gonbidatuak aukeratutako osagai sorpresa bat gehitu beharko diote euren platerari.

Saioan ohikoa izaten den moduan, gonbidatuak plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta ebaluatu beharko du guztia, itsu-itsuan. Amaieran, hiru sukaldarien artean jakirik gustukoenak prestatzea lortu duena hobeto ezagutzeko aukera izango du gonbidatuak, afari informal batean. Bertan jakingo du saioaren hasieran begiz jo duen sukaldaria izan ote den berak hobekien baloratu duena.

Denboraldi berriko lehen atalean, Mikel Kubako durangarra, Gere tolosarra eta Axier burlatarra izango dira Maider gonbidatuarentzat janaria prestatuko dutenak. Maiderrek plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta ebaluatuko du, eta, bukaeran, jakirik gustukoenak prestatu dizkion sukaldaria hobeto ezagutzeko aukera izango du afari erromantikoan. 

Ostegunero emango dute saioa, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en