Kixote, Agerre Teatroaren eskutik

Konpainia gipuzkoarrak Kixoteren inguruko sortaren laugarren eta azken lana prestatzeari ekin dio: 'Zu ere On Kixote?' Guztira hamar emanaldi egingo dituzte udazkenean zehar eta, hauetan, tokian tokiko kolektibo nahiz artistek ez ezik, Imuntzo eta Beloki trikitilariek ere hartuko dute parte. Horrexegatik darama obra honek 'Teatro, trikitixa eta herria' azpititulua.
Agerre Teatroak 2009an taularatu zuen Kixoteri buruzko aurreneko obra, eta udazkenerako prestatzen ari den laugarren honekin emango dio behin betiko amaiera Cervantesen lana ardatz izan duen etapari.
Zu ere On Kixote? lanean Kixote garaikidea bizikleta gainean ikusi ahal izango dugu Dultzinea amets goxoaren atzetik. Urritik abendura bitarte, besteak beste, Elorrion, Amurrion, Uharten, Olaztin, Hendaian, Zaldibian, Hernanin eta Donostian antzeztuko dute.
Teatro, trikitixa eta herria azpitituluak iradokitzen duen moduan, obra honek badu ezaugarri berezirik. Batetik, Imuntzo eta Beloki trikitilari bikoteak hartuko du parte emanaldi guztietan eta, bestetik, herri bakoitzean tokiko aktore, musikari, dantzari eta artistak batuko zaizkie Teatro taldeko kideei. Emanaldi bakoitza dagokion herri horretara ahalik eta gehien hurbiltzeko esfortzuan, gainera, testuan eskualde bakoitzeko historiaren zertzeladak biltzeko asmoa dute.
Euskararen Nazioarteko Egunean, Donostian
Abenduaren 3an, astelehenez, obra Donostiara iritsiko da. Euskararen Nazioarteko Eguneko emanaldi hau berezia izango da, Albaola Itsas Kultura eta Ondarearen Elkartearen lankidetza izango baitu. Hala, antzezleak kaian porturatuko dira eta kalejiran hurbilduko dira Trinitate plazaraino, lana bertan antzezteko.
Konpainia gipuzkoarreko zuzendari Maite Agirre itsasoarekin lotutako mitoak eta kondairak jasoko dituen gidoia prestatzen ari da datorren urterako. Obrak Teatroa eta itsasoa izango du izenburu eta, honetan ere, Albaola elkartea izango dute bidelagun.

2013rako, 'Teatroa eta itsasoa'