Kirolari transgeneroek KAE eta ETE ligetan parte hartu ahal izateko araudia osatu da
Arraun talde bateko kide den edonork generoa aldatu badu, une horretan indarrean dagoen Nazioarteko Arraun Federazioaren arautegia aplikatuko du KAEk.
KAE datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko da apikatzen azaroaren 26an onartutako araudia. Honek esan nahi du, arraunlariak gizonezkoen KAE Ligan aparte hartu ahalko dutela, beti ere, nortasun agirian zehaztutako sexua emakumezkoa ez bada. Era berean, emakumezkoen ETE Ligan lehiatzeko aukera egongo da, baldin eta, kirolariaren nortasun agiriko sexua emakumezkoa bada.
Arraunlariaren jaiotzako sexua emakumezkoa ez bada, hau da, genero aldaketa bat egin badu, ETEn parte-hartzea onartzeko testosterona maila jakin bat betetzen duela egiaztatu beharko du (5 nmol/L-tik beherako testosterona tasa aurreko hamabi hilabetean). Gainera, KAEren Lehiaketa Batzordeak Nazioarteko Arraun Federazioaren arautegian exijitzen diren baldintzak bete beharko ditu. Gai honi buruz erabakiak hartzeko, KAEk adituei txostenak eskatu ahalko dizkie.

