Kirolak nerabeen osasun mentalean nola eragiten duen aztertu du Elhuyarrek

Kirolak nerabeen osasun mentalean nola eragiten duen aztertu du Elhuyarrek Osasunean eta talde-pertenentzian mesede egiten die, baina presio-dinamikak ere badira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kirolak-nerabeen-osasun-mentalean-nola-eragiten-duen-aztertu-du-elhuyarrek/@@download/image/Zurrunbiloa_ GAZTEEN OSASUN MENTALA ERDIGUNEAN_H.jpg
2026/01/23

Testua: Maitane Legarreta

Osasunean eta talde-pertenentzian mesede egiten die, baina presio-dinamikak ere badira.
Kirolak  nerabeen osasun mentalean nola eragiten duen aztertu du Elhuyarrek

Elhuyarren Zurrunbiloa proiektuak gazteen osasun mentala erdigunean jartzea du helburu, eta kirolaren inguruko azterketa egin dute oraingoan, 500 nerabe tartean direla. 

Nerabeekin egindako azterketatik ondorioztatu dutenez, kirola egiten duten nerabeek osasunaren markatzaile hobeak dituzte. Horretaz gain, nerabeen talde-pertenentzia sentipena indartzen du kirolak. Nerabeen % 85entzat kirol taldekideak dira sare sozial sendoena.

Hala, azterketak erakutsi du kiroletik kanpo geratzen diren nerabeek zaurgarritasun-zantzuak azaltzen dituztela. Besteak beste, laguntza eskatzeko gaitasuna murrizten die kirolaren inguruan sortzen den lagun-saretik kanpo geratzeak: % 61k ez du eskatzen laguntzarik behar duenean, nerabeen % 37k duen joera orokorraren aldean. 

Nerabeen osasun emozionala ez da beti bermatzen, ordea, kirolean presio-dinamikak ere gertatzen baitira. Nerabeen aurkako sei biolentzia jokaera identifikatu dituzte: minaren erromantizazioa, jarrera autoritarioak, zaurgarritasuna barregarri uztea, helduen gehiegizko espektatibak, kirolaren hizkera bortitza eta konplize isil moduan jokatzea.

Egoera hau ikusirik, presio-dinamikak identifikatu, genero eta inklusibitate aldetik dauden gabeziak jaso, eta kirolean parte hartzen duten eragileentzako proposamenak jaso dituzte, zenbait psikologo, kirol entrenatzaile, kirol-ikertzaile eta antropologoren laguntzarekin.

Hemen kontsulta daitezke azterketaren ondorioak eta baita entrenatzaileei, familiei, eta kirolari gazteei zuzendutako dekalogoak ere.