Kirola, mahaiaren inguruan

Bi bizkaitar; poker jokalaria bata, xake jokalaria bestea. Gaia: horren gustuko dituzten jokoak, haien arteko loturak eta aldeak, gaziak eta gozoak. Solaskideak prest, has gaitezen!
Haurra zela xake taula gaineko piezak mugitzen ikasi zuen Santi Gonzalezek; zaletzen, ordea, geroago hasi zen, Neguko Haur Parkeak eta BBKk antolatzen zituzten ikastaroetan izena eman zuenean. 2011n Euskadiko Banakako Xake Txapelketa irabazi zuen, baita Euskadiko eta Espainiako taldekako txapelketak ere, eta sei alditan jokatu du Europako Kopa.
Axier Otxoak, aldiz, egunero entzuten zuen Sareko poker joko bati buruzko iragarkia lanera bidean, eta ezer hoberik egiteko ez zuen arratsalde batean etxeko ordenagailuan deskargatu zuen. Egun Espainiako poker txapelduna da, iragan abenduan Malagan lortu zuen titulua.
Argiak dira biak, zuzenak eta langileak. Jokoan hobetzeko dokumentatu egiten dira, besteengandik ikasten dute eta jasotakoa praktikan jarriz trebatzen dira. Jokoa beren ogibidea balitz…
Nola definituko zenituzkete xakea eta pokerra?
Santi Gonzalez: Adituen hitzetan xakea kirola, jokoa, zientzia eta artea da, eta ni bat nator haiekin. Kirola, zure burua hobetzeko asmoz aritzen zarelako; jokoa entretenitu egiten zaituelako; zientzia, ezezaguna den hori ulertzeko ikasi beharra dagoelako; eta artea zuri begira dauden pertsonengan sentimenduak sorrarazteko gai delako.
Axier Otxoa: Pokerra, aldiz, matematika eta zortea nahasten dituen jokoa dela esango nuke, baina beste hainbat faktorek ere eragiten dute, esaterako, mahaian duzun lekuak edota besteen jokatzeko erak. Epe laburrean zorteak eragina izan dezake, baina luzera trebetasuna garrantzitsuagoa da; hori argi ikusten da txanpon bat airera botatakoan: hamar aldiz jaurtitzen badugu, baliteke zortzi alditan aurpegia azaltzea eta bitan gurutzea, %80 eta %20, baina 50.000 aldiz botaz gero, batez bestekoak hurbilago egongo dira %50etik.
Baina, superstiziosoa zara?
A.O.: Ez, eta diotenez, poker jokalari onek ezin dute superstiziosoak izan.
Eta zein ezaugarri behar ditu orduan poker jokalari on batek?
A.O.: Pazientzia ezinbestekoa da ordu luzez aritzeko jokoan, eta behatzaile ona izatea komenigarria da aurkariek informazio asko eman diezaguketelako. Autokontrola eta esperientzia ere ongi etortzen dira, baita partida bakoitzera moldatzeko gaitasuna ere.
Eta xake jokalari batek?
S.G.: Oroimena, logika, kontzentratzeko gaitasuna, egunero lan egiteko ahalmena, psikologia… guztiak dira garrantzitsuak, oso kirol osoa da.
Eta nola trebatzen zarete?
S.G.: Argitaratzen den guztia ikasten saiatzen naiz: irekierak, ohiko posizioak, amaierak…
A.O.: Bai, nik ere liburu, eskuliburu, blog eta foro asko irakurtzen ditut, eta txapelketetako bideoak ikusten saiatzen naiz. Baina entrenamendu onena jokatzea bera da.
S.G.: Gure mailan, bereziki, geure burua ezagutu eta puntu ahulenak indartu behar ditugu. Oro har, %75 ikasketa eta %25 praktika dela esango nuke.
Axier, zuk aipatu didazu xake jokalari ugarik pokerrean amaitzen dutela. Zergatik?
A.O.: Biak estrategia jokoak direlako, esango nuke, aurkariaren asmoak aurreikusi eta haren mugimenduak asmatu behar direlako. Ondoren, pokerraren beste alderdiak, dirua irabazteko aukerak alegia, erakartzen ditu asko.
S.G.: Bai, alde ilunera igarotzen dira –ironiaz–. Xakean erabaki zailak hartzeko trebatzen gara, eta hainbatek gaitasun horiek irabaziak lortzeko baliatu nahi izaten dituzte. Izan ere, pokerrean jokalariak diru kopuru itzelak inbertitzeko prest daude; xakean, aldiz, inork ez lituzke sekula 1.000 euro jokatuko Kasparov-en aurka, irabazteko aukera oso eskasa duela badakielako; pokerrean, ordea, zortea jokoan sartzen denez, garaile irten daitekeela sinesten du jokalariak.
Eta zergatik hartzen da xakea kiroltzat, eta pokerra, aldiz, ez? Ez al dira ba biak mahai-jokoak?
S.G.: Hori onarpen sozialaren araberakoa da. Xakeak lortu du aintzatespena, eta pokerrak berau eskuratzeko lan egin beharko du...
A.O.: Eta ari gara! Brasilen, esaterako, adimen-kirol izendatu dute dagoeneko.
Baina zeintzuk dira bi jokoen arteko aldeak?
A.O.: Epe laburrean zorteak izan dezakeen eragina, nagusiki. Oro har, uste izaten da pokerra zori-jokoa dela, matematikak eta beste baldintzek duten eragina gutxietsi egiten delako.
S.G.: Baina ukaezina da pokerrean zorteak zeresan handia duela, karta-sorta erabiltzeak hori du! Gainera, xake partida batean bi jokalariek informazio bera dute, piezak ikusgai dituzte, baina pokerrean informazioa asimetrikoa da, eta bi jokalarietako bati mesede egin diezaioke. Eta ez hori bakarrik: pokerrean elkarri eragiten dioten hainbat lagun aritzen dira aldi berean, eta baliteke horietako baten akatsari esker aurkariak partida irabaztea, nik nire kartak era egokian baliatu ditudan arren.
Beraz, diozunagatik ondoriozta dezaket ez duzula pokerrean aritzeko inolako interesik…
S.G.: Bai, noizean behin jokatu izan dut, baina lagunekin denbora pasatzeko soilik. Sekula ez dut dirurik jokatu. Dena den, pokerrari buruz irakurtzeko ohitura dut, eta azken aldian garatzen ari diren teoriak oso interesgarriak iruditzen zaizkit, baina ez ditut ikasiko.
Kanpotik ikusita, errazagoa dirudi pokerrean tranpak egiteak xakean baino…
A.O.: Joko estrategikoa delako eta, Santik dioen moduan, neurri batean zortearekin zerikusia duelako. Baina kasinoetan, bertako kartekin, fitxekin eta croupierrekin jokatzen baduzu, oso zaila da halakorik egitea, ezinezkoa esango nuke. Taberna eta partida pribatuetan zer gertatzen den… beste kontu bat da!
S.G.: Xakean, esaterako, zenbait pertsona ordenagailura konektatuta egoten saiatzen dira partida bitartean, baina gutxiengoa dira eta kontrolpean ditugu. Pokerrean, beharbada, informazioa asimetrikoa denez, errazagoa da tranpak egitea.
Garestiak al dira zaletasun hauek?
S.G.: Xakea ez, aritzeko behar duzun bakarra taula eta piezak baitira. Hogei euro eskasekin eros daiteke dena; ez duzu ez pilarik ez bateriarik behar, eta bizitza osoan iraungo dizu! Txapelketei dagokienez, mailaren araberakoa da; esaterako, munduko txapelketarik ezagunena Tata Steel de Vijk aan Zee da eta Holandan jokatzen da; edonork har dezake parte eta bidaia, hiru asteko egonaldia, otorduak eta gainerako gastuak ez dira 100 eurotik gorakoak. Gure inguruan ere maila altu samarreko lehiaketa ugari ditugu, eta horietan aritzeko 30 euro ordaintzea nahikoa da.
A.O.: Pokerrean ere, antzera. Nazioarteko nahiz hurbileko txapelketetan jokatzeko ez duzu zertan gehiegi bidaiatu behar, hiriko eta inguruko kasinoetatik egin dezakezu, eta asteburuko txapelketa batek 50 euro balio ditu, batez beste; jokalari dezente samarra bazara eta partidak irabazten badituzu, errentagarri ere irten dakizuke!
Baina honetatik bizitzeko adina eman dezake?
A.O.: Ez da ohikoena, baina hor dago Chris Bryan Moneymaker-en kasua: 2003an WSOP Munduko Poker Txapelketan jokatzeko sailkatu zen Interneten bidez, 40 dolarreko inskripzio kostua zuen partida bat irabazi ostean, eta… txapelketa irabazi zuen! Bi milioi dolar eskuratu zituen. Geroztik, pokerra ikaragarri hedatu da.
S.G.: Esango nuke bi gauza oso ezberdin direla xakean jokatzetik bizitzea eta xaketik bizitzea. Xakean jokatzetik bizitzea oso zaila da, mundu osoan 150 lagun baino ez dira izango hala bizi direnak. Baina xaketik bizitzea, klaseak emanez, liburuak argitaratuz eta abar, askoz errazagoa da. Dena den, ni ez naiz horietako bat, materialen zientziari buruzko tesi bat amaitzen ari bainaiz, baita matematika klaseak ematen ere.
A.O.: Nik ere ordenagailuak konpontzen eta muntatzen egiten dut lan Basaurin.
Eta informatika baliagarri al zaizu pokerrerako?
A.O.: Liburuak, eskuliburuak, foroak… irakurtzeko ohitura lanean hartu nauen, etengabe ikasi behar baitut teknologia berriekin egunean egoteko, eta pokerrean gauza bera egiten dut.
Generoari dagokionez, andrazkoek eta gizonezkoek bi kategoriatan banatuta jokatzen al duzue?
S.G.: Xakean bi kategoria bereizten dira, bai, baina ez zuk aipaturikoak, mistoa eta emakumezkoena baizik. Hau da, emakumeek txapelketa zirkuitu propioa dute, eta horrez gain, gainerako lehiaketetan ere parte har dezakete. Emakumeen parte hartzearen inguruan asko teorizatu izan da, eta hauxe izan da kontuari buelta asko eman ostean lortutako oreka.
Baina ez da kasik haiei buruz entzuten…
S.G.: Oso partaide gutxi direlako, kirol gehienen kasuan bezalaxe. Nire iritzia da, baina esango nuke hamahiru-hamalau urte inguru dituztenean, neskek beste lehentasun batzuk hartzen dituztela eta, oro har, kirola ez da horietako bat izaten; are gutxiago maila altuko kirola. Emakume kirolari bikainak daude, baina ezezagunak dira gehienak. Hungariako Polgar ahizpak, esaterako, oso onak izan ziren, bereziki Judith, mundu mailako hamar jokalari onenen artean egon baitzen urte luzez. Eta gaur egun ere oso urrunera helduko diren jokalariak daude, Hou Yifan txinatarra edota Humpy Koneru indiarra, esaterako.
Harrigarria iruditzen zait bai pokerraren kasuan, baita xakean ere, jokalariek duzuen kontzentratzeko gaitasuna. Esan egia: mahaira edo taulara begira zaudetenean, ez al zaizue sekula burua beste norabaitera joan?
S.G.: Esango nuke dirudiena baino errazagoa dela kontzentratzea! Niretzat, esaterako, eguneko arazoak ahazteko lekua da, nire mundua xake taulara mugatzen baita une horretan; ihesbidea da. Dena den, partida bitartean komunera joaten gara, edo paseo bat ematera, eta horrek atseden hartzeko balio digu. Ez gara makinak!
A.O.: Horregatik diot autokontrola eta moldatzeko gaitasuna ezinbestekoak direla, partidako fase bakoitzera egokitzea ezinbestekoa delako.
Aizu Axier, kuriositatez, Las Vegaseko moduko kasinoetan jokatu al duzu inoiz? Ala filmetako kontua da?
A.O.: Hasiberria nintzenean Maltan txapelketa batean jokatzeko sailkatu nintzen. Bertako kasinoa ez da oso handia, baina palazio itxura du eta oso polita da, gainera portuan dago, eta inguruan dituen luxuzko itsasontziek kutsu berezia ematen diote. Las Vegasen ez naiz sekula egon, baina ikaragarria izan behar du. Dena den, badira pelikuletako moduko kasinoak dituzten beste hainbat leku, Bahamak, esaterako.
Eta Sareak zein paper jokatzen du? Positiboa ala negatiboa izan da joko hauen hedapenean?
S.G.: Niri ez zait gehiegi gustatzen. Noizbait jokatu izan dut online, baina nahiago ditut denbora mugatua duten partidak. Xakeak diziplinatua izatea eta denbora era arrazionalean erabiltzea galdatzen du, eta Sarean zailagoa da. Baina era berean, Internetek orain arte oso zaila zen gauza bat ahalbidetu du: jokalariak taldetik kanpo bakarkako ibilbidea egitea.
A.O.: Nire kasuan, Interneti esker hasi nintzen honetan, beraz, ezin negatiboa denik esan. Hala ere, lehen gehiago jokatzen nuen Sarean aurrez-aurreko partidetan baino, baina legea erregulatu zutenetik debekatuta dago beste herrialdeetako jokalarien aurka jokatzea eta Sareko txapelketek emozioa galdu dute. Nahiago izaten dut kasinora joan.
Egunerokoan, zenbat denbora eskaintzen diozue?
S.G.: Asteko hamar eta hamabost ordu bitarte, ikasketa, partidak eta gainerakoak barne.
A.O.: Saltokietako ordutegiak duen abantaila da goizeko 10:00ak arte ez dudala lanera sartu behar, eta horrek gauez jokatzeko aukera ematen dit. Eguerditan ere hiru ordu dauzkat bazkalostean atseden hartu eta pokerrari buruzko bideoak ikusteko. Eta noski, asteburuetan txapelketak!