Kirola eta festa, eskutik Oñatin

Kirola eta festa, eskutik Oñatin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kirola-eta-festa-eskutik-onatin/@@download/image/201063729Esait.jpg
2012/12/13
berria
Kirola eta festa, eskutik Oñatin
ESAITek Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak Euskal Selekzioaren Eguna antolatu du larunbatean eta denetik egongo da: kirola, herri bazkaria, musika… ESAITek materiala salduko du eta txosna ere ipiniko du.

Hona hemen egitaraua:
10:30. Ikurrina jasoko dute, txalapartak eta dantzariek lagunduta.
11:00. Oñatiko Udaleko ordezkariek eta ESAITekoek hitza hartuko dute.
11:30. Herri lasterketa gaztetxoentzat.
12:30. Porrotx pailazoaren emanaldia.
14:00. Herri bazkaria.
16:30. Herri jokoak gaztetxoentzat.
18:30. I. Euskal Herriko txapelketa irekia. 10 kilometroko lasterketa. Bukatutakoan, sariak banatuko dituzte.
20:00. Erromeria Trikizio taldearekin.