Kirola egiteko prest?

Irailean gaude: ikasketak, unibertsitatea, diru gastuak... nolako uda izan dugun, festarik festa, jan eta jan! Bada garaia berriz ere kirola egiten hasteko, eta gure gorputza sasoian jartzeko: Baina ez zaitezte larritu, ez baita hain zaila: Gogoa behar da, besterik ez.
Uda amaitu da, ikasturte berria dugu aurretik, eta gabonak laster iritsiko dira. Une aproposa da kirola egiten hasteko. Denbora falta bazaigu, edo taldekako kirolak gustatzen ez bazaizkigu, lasai egon. Kasu guztiek dute irtenbidea.
Esaterako, korrika egitera atera gaitezke, edo bizikletaz ibiltzera hala ere, gazte askok gimnasio batera joatea nahiago izaten dute. Horretarako, lehenik eta behin, nora joango garen erabaki behar dugu. Udal kiroldegiak edo gimnasio pribatuak, zer nahiago?
Hemen dauzkazue horietako bakoitzaren alderdi on eta txarrak, eta gero zuek erabaki! Eta gogoan izan: ondo begiratu behar dira salneurri guztiak, eta elkarrekin alderatu. Eta ikasleak bazarete, jakin ezazue gimnasio askok deskontuak eta eskaintza onak dituztela zuentzat.
Pribatua edo publikoa?
Gauza jakina da prezioa dela udal kiroldegien alderdi onenetako bat. Edozein gimnasio pribatu baino merkeagoak dira, bazkidea bazara, batez ere. Udal kiroldegiek ordutegi zabalak izan ohi dituzte, eta hiri batean bizi bazara, azpiegiturak auzo askotan egoten dira. Hori bai, jendez beteta egon ohi dira, bai ikastaroetan baita aldageletan ere.
Gimnasio pribatuak garestiagoak izaten dira, baina ordutegiak ere zabalagoak izan ohi dira. Gimnasioetan monitore gehiago egon ohi dira aukeran, eta zenbaiten ustez, erabiltzailearekiko tratua ere hobea izaten da.
Udal kiroldegi eta gimnasio pribatuetan era guztietako kirol ekintzak antolatzen dituzte, betiko kirol "klasikoetatik" hasi eta modako azken kirol joeretara heldu arte. Etxetik edo lanetik gertuen duzuen tokira joan zaitezkete, esaterako. Alderdi guztiak ondo aztertu ondoren, zuen beharrei erantzungo diena aukera ezazue. Zuen esku dago.
Betiko kirolak betiko osasuna
Ondo da: erabaki dugu nora joango garen, zenbat diru ordainduko dugun, eta zein zerbitzu jaso nahi ditugun. Baina, orain, zein kirol komeni ote zaigu? Ondorengo lerrootan kirol batzuen berri emango dizuegu. Kirol hauetako batzuk modan jarri dira aspaldi honetan, eta beste batzuk aldiz, aski ezagunak dira jendearen artean.
Ariketa aerobikoen artean, izen bereko kirola da ezagunena: aerobika. Kirol honetan, irakaslearen mugimenduak jarraitu behar dira musikaren erritmoarekin batera, eta era guztietako koreografiak daude, zailak eta errazak. Aerobika oso aproposa da pisua galtzeko, gorputzari lan kardiobaskular handia eginarazten baitzaio, uneoro, etenik gabe, mugimenduan ari garelako.
Total body conditiong edo mantentze gimnastika izenekoaren helburua, aldiz, gorputz osoko giharrak gogortu eta artikulazioen mugimenduak lortzea da: abdomena, iztarrak, ipurdia, besoak... Kirol honek aerobika eta stepa nahasten ditu, eta adituen ustez, oso lagungarria da eguneroko bizitzarako behar dugun egoera fisikoa lortzeko.
Bi kirol hauek aretotan egiten dira, baina igerilekua gustuko baduzue, betiko igeriketa egin dezakezue. Igeriketa oso kirol aproposa da edozein lesio izan dutenentzat, bizkarrarentzat bereziki. Besoak, abdomena, hankak... gorputz osoa lantzen da igeri eginez. Gainera, kirol hau beste batzuk baino merkeagoa da, monitorerik behar ez delako. Dena den, lasai egon zaitezte, ikastaro baten premian bazaudete, edozein igerilekutan izango baituzue monitore batekin ikasteko aukera.
Kirol hauek guztiak betikoak eta aski ezagunak dira. Bestelako zerbait frogatu nahi baduzue, gauza dibertigarriak eta berriak murgiltzeko gogoz bazabiltzate segi irakurtzen!
Modakoak ere osasungarri
Spinninga taldeka eta gimnasioetan egiten da, eta esan daiteke indoor erako txirrindularitza estiloa dela. Bizikleta estatikoekin lan egin behar da, eta musikaren erritmoa jarraitzea da helburua. Egoera fisikoaren arabera, norberak ikusi behar du zein erresistentzia maila jarri behar dion bizikletari; gehiago edo gutxiago ipintzea norberaren erabakia da, beraz. Spinninga edozein kirolarirentzako da aproposa, bai profesionalentzako bai hasiberrientzako ere.
Pisu arazoren bat, tentsio altua, diabetesa edo beste gaixotasunen bat edukiz gero, spinninga erraz egin daiteke, eta kolperik jasaten ez dutenez, artikulazioek ez dute batere sufritzen. Kirol honetan, gorputza gerritik behera lantzen da gehienbat.
Hau guztia gutxi iruditzen bazaizue, uretako spinninga edo uretako mantentze gimnastika egin dezakezue. Kirol hau gogor samarra da, uretan kirola egitea askoz gogorragoa delako. Dena den, uretan ari garenez, kolpeak gutxitu egiten dira, eta ondorioz, baita min hartzeko arriskua ere. Kirol honek duen alderdi txarra zera da: nahi baino leku gutxiagotan dagoela hau egiteko modua.
Aerodancea da beste aukera. Izenak berak iradokitzen duenez, gimnasia eta dantzaren arteko nahasketa da kirol hau. Aerodanceak erresistentzia, energia eta arnasketa hobetzen ditu, eta musikaren erritmoa kontrolatzen laguntzen du. Helburuak? Gantzak erretzea, giharrak sendotzea, odolaren zirkulazioa eta bihotza indartzea, malgutasuna eta elastikotasuna lantzea... eta noski, helburu garrantzitsuena ahaztu gabe: ondo pasatzea!
Borroka arteak zergatik ez?
Borroka arteak egitea da beste aukera interesgarria. Kiroldegi eta gimnasioetan, aspaldi hasi ziren borroka arteekin lotutako ekintzak antolatzen, baina gehienetan, umeei zuzendutako jarduerak izan dira.
Gaur egun, gero eta heldu gehiago joaten dira borroka arteak ikastera, emakumezkoak, batez ere. Kirola egiteaz gain, borroka arteek defentsa pertsonala ikasteko aukera ematen digute, bizitzan sor dakizkiguken atakei aurre egiteko. Borroka arteak oso egokiak dira estresari eta tentsioei irtenbidea emateko, kolpeak emateaz gain, oihuak eta abar egin daitezkeelako. Gogoan izan, bestalde, taekwondo, kenpo, karate, judo, kung fu eta bestelako kirolek hainbat gauza ikasteko aukera ematen digutela.
Kirola egin ondoren erlaxatu
Kirola egin eta gero, erlaxazioa ez da batere gaizki etortzen. Masajeak, saunak, relax piszinak... gauza hauek guztiak nahiko garestiak izaten dira, baina gero eta jende gehiagok erabakitzen du estresa alde batera utzi, eta norbere gorputzari "laztantxo" batzuk egitea. Gaur egun, gimnasio batzuek honelako zerbitzuak eskaintzen dituzte dagoeneko. Izan ere, masajeak oso garrantzitsuak dira giharrak ondo luzatu eta ez mintzeko. Noizbehinka, egokia izaten da beste pertsona baten eskuetan jarri, eta gure gorputza "berpiztea".
Taichia ere oso modan dago. Taichiaren bitartez, osasunari mesede handia egiten dioten mugimendu batzuk garatu nahi izaten dira. Taichia oso jarduera lasaia da, yogarekin antz handia du, eta ezinhobea da gaur egungo bizitza erritmorako.
Dena den, gogoan izan ezazue, gorputza zaindu, gogortu eta hobetu nahi baduzue, lan gogorra duzuela aurretik. Gimnasioek eta kiroldegiek ez dute miraririk egiten. Egunero joan aritu behar da, eta gogor lan egin... urte osoan joatea komeni da, eta ez soilik oporrak pasatu eta gero!

Lander Aperribai, Bidelan-Kirolgi taldeko txirrindularia, spinning irakaslea da Donostian. Hona hemen berarekin izandako solasalditxoa.
Zein aholku emango zenioke spinninga egiten hasi berria den pertsona bati?
Epe luzerako helbururik ez jartzeko esango nioke, eta egunero joateko gimnasiora. Lehenik mediku azterketa egin behar luke, arazorik sor ez dadin. Ez du beldurrik izan behar irakasleei edozein gauza galdetzeko, guk laguntza eskaini dezakegulako.
Modan al dago spinninga egitea?
Gero eta jende gehiago ari da kirol hau egiten. Duela lau urte inguru, jendea edozein arroparekin etortzen zen klasera, galtza motzetan, zapatilla zaharrekin... Gaur egun jendea ondo prestatuta etortzen da, eta gainera, kontuan hartu behar da dendetan spinning atalak jartzen hasi direla.
Jendeak betiko kirolak edo gauza berriak nahiago ditu?
Betikoak nahiago ditu. Gero eta kirolari gehiago dago gauza berriak probatzen dituena, baina hori azken bi urteotako joera da. Publizitate asko egiten da telebistan, eta horrek eragin handia du.

Pilates metodoak indarra, erresistentzia, malgutasuna, odolaren zirkulazio hobea, biriken gaitasuna handintzea, hezur eta artikulazioak indartzea, abdominalak gogortzea, eta beste hainbat abantaila eskaintzen dizkigu.
Pilates metodoa izeneko gimnasia estilo hau aspaldi sortu zen, baina, gaur egun, oso modan jarri da. Metodo honekin, gimnasiarekin lantzen diren gorputz atal berak lantzen dira, baina beste era batera. Izan ere, Pilates metodoa askoz ere errazagoa da, eta ia izerdirik egin gabe, oinez egiteko eta esertzeko jarrera hobetzen laguntzen digu. Gaur egun, gero eta Pilates zentro gehiago zabaltzen ari dira, Hollywood-eko hainbat izarren adibidea jarraituz, behar bada. Kirol garestia da, baina uneoro monitore baten laguntza izaten duzu. Beraz, badakizu: proba egiteagatik ez duzu ezer galduko!

"Jendea prestatuta etortzen da"

Pilates metodoa