Kirol munduko homofobia salatzeko azala

Kirol munduko homofobia salatzeko azala L'Equipe kirol aldizkari frantziarraren hilabete honetako azalak mezu argia igorri dio munduari: Muxukatu maite duzun hori! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kirol-munduko-homofobia-salatzeko-azala/@@download/image/img_aollerm_20190507-225642_imagenes_lv_terceros_d5kst10waaayprj-kmG-U462111692370mGI-992x558@LaVanguardia-Web.jpeg
2019/05/27
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

L'Equipe kirol aldizkari frantziarraren hilabete honetako azalak mezu argia igorri dio munduari: Muxukatu maite duzun hori!
Kirol munduko homofobia salatzeko azala

Maiatzean azal berezia kaleratu du L'equipe kirol aldizkari frantziarrak; "Muxukatu maite duzun hori" lelopean, waterpolo gizonezko jokalari bi ageri dira elkarri muxu ematen. Barruan, hainbat jokalari homosexualen istorio errealak kontatu dituzte, kirol munduko homofobia salatuz. 

Azaleko protagonistak Les Crevettes Pailletées filmean agertzen dira, eta hil honetan estreinatu dute. Filmak, entrenatzaile homofobo batek jasotzen duen zigorra kontatzen du; waterpolo talde amateur eta gay bat entrenatu beharko du.

L'Equipe aldizkariko zenbaki berezi honen helburua Frantzian kirol munduan bizi diren iseka eta eraso homofobikoen aurrean kontzientzia sortzea da; horregatik, aldizkarian hainbat benetako istorio kontatu dituzte. Horietako bat Gareth Thomas errugbi jokalari eta Galesko selekzioko kapitan ohiaren istorioa da; 2009an homosexuala zela aldarrikatu zuen, eta iaz erasoa jasan zuen Cardiffen. Beste istorio gogor bat Justin Fashanu futbol jokalariarena da; Londresen bere buruaz beste egin zuen 21 urterekin, homosexuala zela deklaratu ondoren jasan zituen iseka eta erasoak jasan ezinik.

Aldizkariak berak webgunean argitaratu duenez, oraindik asko dago aurreratzeko kirol munduko homofobiaren aurkako borrokan: "Egun, lehiaketa garrantzitsuetan dabiltzan futbolarietatik bat berak ere ez du homosexualtasunik publikoki adierazteko adorerik izan".

"

Le sport face à l'homophobie en une et tout au cœur d'un numéro spécial du magazine L'Équipe ce samedi https://t.co/AuxExFQnuc pic.twitter.com/vYL0mr99yO

— le magazine L'ÉQUIPE (@lemaglequipe) 2019(e)ko maiatzaren 2(a)