“KIRIBIL”

“KIRIBIL” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kiribil/@@download/image/91p84zura.jpg
2008/12/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
ZURA
91.zenbakia
“KIRIBIL”
Arriskuak hartzen dituenari txalo jo behar zaio beti, bizitzako edozein arlotan, txalotzekoa baita arriskuak hartzeko ausardia izatea. Baina ariketa ausartak, arrikutsuak ez ezik, kalitatezkoak direnean, orduan txalo jo bakarrik ez, orduan txapela kendu behar da. Nik txapela kendu nahi dut dut Zuraren aurrean, Kiribil honek harrapatu egin nauelako erabat. Harrapatu, harritu, liluratu. Eta lilura hori, bossa nova onenak egin duen gisan sortu dit Zurak: goxo-goxo, samur, laztan batean, belarrira xuxurlatuz. Bossa nova euskaraz egin zitekeenik sinetsi ezinik? Hiri Aro Ero honetan duzue erantzuna.