Kiotok geishen kalea betirako itxi du turista batzuen erruz
Zenbait kalexka pribatu bilakatuko dira turisten jarrera txarraren erruz. Neurri hau apiriletik aurrera jarriko da indarrean Gion deitutako auzoan. Auzo hau artistena da, oso ezaguna, eta publikoarentzat itxita egongo da.
The Japan Times hedabidearen arabera, antzinako inperioko hiriak turismo gehiegi jasotzen du pandemiaren ostean. Bertakoak kexu dira turistek geikoak (honela ezagutzen dira geishak bertan) inguratzen dituztelako. Euren ikastun maikoak ere ezin dituzte turistak gainetik kendu, eurak lan egiten dute te etxeetara hurbiltzen baitira.
“Apiriletik aurrera, turistei kale estu eta pribatuetatik ez sartzeko eskatuko diegu”, esan du Isokazu Ota-k, batzordeko kide exekutiboak. “Ez dugu hau egin nahi, baina desesperatuta gaude”.
Geishen tradizioa
Sineskeria okerrek hala badiote ere, geishak ez dira langile sexualak. Animatzaileak eta izugarri prestatuak dauden narratzaileak dira. Geishek dantza egiten dute, instrumentuak jo eta japoniar joko tradizionaletan aritzen dira.
