Berriak 'Kinka' ekimenaren berri eman du, klima larrialdiaz arituko den egitasmoa

Berriak 'Kinka' ekimenaren berri eman du, klima larrialdiaz arituko den egitasmoa 'Kinka' egitasmoa podcast eta buletinek osatuko dute. "Klima larrialdiari eta ingurumen gaiei xeheago erreparatzeko apustua zabalduko du", Berriak ohar batean azaldu duenez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kinka-klima-larrialdiari-buruzko-berriaren-ekimen-berria/@@download/image/kinka.jpg
2022/10/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

'Kinka' egitasmoa podcast eta buletinek osatuko dute. "Klima larrialdiari eta ingurumen gaiei xeheago erreparatzeko apustua zabalduko du", Berriak ohar batean azaldu duenez.
Berriak 'Kinka' ekimenaren berri eman du, klima larrialdiaz arituko den egitasmoa

Buletinaren lehen alea urriaren 20an zabalduko da, eta hemen duzu harpidetzeko aukera. Data horretatik aurrera bi astetik behin argitaratuko da. 

Podcastari dagokionez, lehen atala jada argitaratuta eta entzugai dago hemen. Portugaleten (Bizkaian) irailaren 30etik urriaren 2ra burututako Ekotopaketetan egon zen Berria eta bertan jaso zuen Nagore Arin kazetariaren audio pieza hau, entzungai dagoena. 

Topaketa horietan krisi ekosozialari nola aurre egin eta horretarako Euskal Herrian zer egin genezakeen izan zuten hizpide. Bertan eztabaidatu zenaren laburpen modukoa da lehen podcast atala. 

Buletin eta podcastaren bitartez,  hamabostean behin krisi klimatikoaren kinka honi aurre egiteko aholkuak eta proposamenak plazaratuko dira, jakinaren gainean egon gaitezen eta ikas dezagun zer egin genezakeen.