Kingdom of Heaven (El reino de los cielos) **

Kingdom of Heaven (El reino de los cielos) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kingdom-of-heaven-el-reino-de-los-cielos/@@download/image/52p56-1.jpg
2005/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Ridley Scott. Aktoreak: Orlando Bloom, Liam Neeson, Edward Norton, Eva Green. Generoa: drama / abentura. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005
52.zenbakia
Blade Runner maisulanaren egileak Kingdom of Heaven filma dakar oraingoan. Legetik ihesi dabilela, gurutzadetan parte hartzea erabaki du Balian errementari gazteak. Hala, Jerusalemera joko du; fedegabeen aurka borrokatzera. Hantxe, erregearen alaba lirainarekin maiteminduko da. Denbora aurrera doan heinean, gurutzatuen buru bihurtuko da Balian ausarta, eta Saladin adoretsuaren erasoei egin beharko die aurre. Ridley Scott zinema epikora itzuli zaigu erromantizismoz zipriztindutako ekoizpen erraldoi honekin. Hanpatua eta erdipurdikoa da.