King Kong ***

King Kong *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/king-kong/@@download/image/58p56-3.jpg
2005/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Peter Jackson. Aktoreak: Adrien Brody, Naomi Watts, Jack Black, Andy Serkis. Generoa: abentura / drama. Herrialdea: AEB / Zeelanda Berria. Urtea: 2005. Iraupena: 187minutu.  
58.zenbakia
King Kong   ***
Lord of the Rings trilogia apartarekin zinema munduko errekor guztiak hautsi, eta Oscar sarietan Ben Hur ospetsuaren marka berdindu ondoren, King Kong klasiko finaren remake erakargarria errodatu zuen Peter Jackson zuzendariak. Aski ezaguna da Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsack-ek 1933an filmatutako pelikularen irudi ahaztezina: King Kong gorila, New York hiriko Empire Estate etxeorratzera igota, hegazkinen erasopean! Bertsio moderno honetan, Naomi Watts ilehoriak pitzatuko du King Kong gorilaren bihotza. Carl Denham zinemagilea uharte bakarti eta ezezagun batera jo du estreinako filma errodatzera. Berarekin, ontziaren eskifaian, Ann Darrow zinema izartxoa eta Jack Driscoll antzerkigilea ere badaramatza. Uhartea aurrehistoriako animaliez josita dago. King Kong gorila erraldoia da lur ezezagun hartako kreaturarik harrigarriena, baina. Zinemagile maltzurrak gorila erraldoiak Ann Darrowrekiko sentitzen duen maitasuna erabiliko du King Kong kaiolatu eta New Yorkera eramateko. Efektu berezi ikusgarriak baliatzen ditu Peter Jacksonek abentura, drama eta erromantizismoa dotoreziaz uztartzen dituen ikuskizun liluragarri honetan. Jatorrizko filmaren distirarik ez duen arren, pelikula atsegin eta entretenigarria da.