Kimuak katalogo filmak aukeratuta

Kimuak programaren 21. edizioan banatuko den film labur sorta aukeratu dute; Carlos Plaza Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikaria, Iván Miñambres UniKo ekoiztetxeko zuzendaria, Jorge Rivero zinemagilea, Lorena Martín teknikaria eta Ruth Pérez de Anucita Donostiako Zinemaldiko Komunikazio arduradun eta zuzendaritza batzordeko kidea izan dira lanak hautatzeko arduradunak.
Aurten guztira 78 proposamen jaso dituzte, eta hauek izan dira aukeratutako lanak: 592 metroz goiti (Maddi Barber), Ama (Josu Martinez), Ancora lucciole (Maria Elorza), Espedizio handia (Iban del Campo), Kafenio kastello (Miguel Angel Jimenez), No me despertéis (Sara Fantova) eta Zain (Pello Gutierrez).