Kimuak 2023 katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak hautatu dituzte
Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik sustatutako Kimuak programak euskal film laburren sustapena eta zabalkundea du helburu eta, ohiko moduan, 26. edizio honetan hautatutako film laburrak nazioarteko zinema jaialdi eta ekimen garrantzitsuetara bideratuko dira.
Deialdi honetara aurkeztutako hirurogei proposamen aztertu ondoren, zazpi film labur aukeratu dituzte Kimuak 2023 katalogoa osatzeko: Isabel Hergueraren La mujer ilustrada, Iban del Camporen Sorbeltza, Tamara Lucarini Cortesen Prioridades, Raul Camposen El aprendiz, David Pérez Sañudoren El rey de la semana, Nitya Lopez Saituaren Deadly Draw eta Itziar Leemansen Ximinoa.

Animazioa eta fikzio lanak dira eta hizkuntzari dagokionez, filmetako bat euskara hutsean egin da, beste bat euskaraz eta frantsesez, bik hindia eta bengaliera erabiltzen dute, eta gainontzekoak gaztelaniaz egin dira. Zazpi lanetatik hiru emakumeek zuzendu eta ekoitzitakoak dira.
