Kimia Kamvari artistak parte hartuko du Artea Abian proiektuan

Kimia Kamvari artistak parte hartuko du Artea Abian proiektuan Azaroan inauguratuko da bere lanekin osatutako erakusketa San Telmo museoko Laborategian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kimia-kamvari-artistak-parte-hartuko-du-artea-abian-proiektuan/@@download/image/42955595180_f721615e40_c.jpg
2022/05/31

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Argazki nagusia: Unai S.

Azaroan inauguratuko da bere lanekin osatutako erakusketa San Telmo museoko Laborategian.
Kimia Kamvari artistak parte hartuko du Artea Abian proiektuan

Kimia Kamvari artista izango da aurten Artea Abian proiektuan parte hartuko duen artista, aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok eta Oier Iruretagoienak parte hartu ondoren. Ekimen honen bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eta babesa eskaini nahi diete, erakunde edo museo batean erakusketa indibiduala egin dezaten. 

Kimia Kamvari (Kolonia, 1986) pinturan lizentziaduna da Teherango Arte eta Arkitektura Unibertsitatean, eta Ikerketa eta arte sorkuntza masterra egiten ari da EHUn. 2006tik talde erakusketa askotan parte hartu du, eta azken urteotan baita bakarkako erakusketetan ere, Dastan Galleryn (Teheran, Iran) eta Cristina Enean (Donostia). Bestetik, egoitzak egin ditu Tabakaleran (2017) eta Sormenaren Kabian (2018).

Bere azken erakusketetan, Apeiron (Dastan Gallery, 2018), Nature Change (Cristina Enea Fundazioa, 2019) eta Event Horizon (Dastan Gallery, 2019), estilo eta kontzeptu aldaketa nabari da bere obran, non naturak eta aldaketak duten protagonismo nagusia. Azpimarratzekoa da "2015etik Beasaingo Astigarreta auzoan izan duen egonaldi luzeak izan duen eragina, leku horretan bere lana irauli egin baita kontzeptualki". Bere azken lanetan material organikoaren, instalazioaren, argazkigintzaren eta marrazkiaren erabilera nabarmentzen da.

Azaroan inauguratuko da bere lanekin osatutako erakusketa San Telmo museoko Laborategia Aretoan. Erakusketarekin batera, gainera, katalogoa argitaratuko da.