Kilt-aren azpikoa

Kilt-aren azpikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kiltaren-azpikoa/@@download/image/2011141348Kilt_aren_azpikoa.jpg
2012/12/13
berria
Batzuentzat modernizazioa da, traizioa beste batzuentzat. Eztabaidak eztabaida, aurrerantzean, eskoziarrek barruko galtzontziloak eraman beharko dituzte kilt tradizionalaren azpian; halaxe ezarri du The Scottish Tartans Authority elkarteak, kiltaren erabilera egokia erregulatzen duen elkarteak. Akabo gizontasuna paseatzearena… William Wallacek burua altxatuko balu!