'Kilometro Lezo' ekitaldiz betea dator
Kilometro Lezoren II.edizioa ospatuko da aurten Gipuzkoako herrian, abuztuaren 13an hasi eta irailaren 11ra luzatuko dena. Euskal musika taldeak, antzerkia, eta dantza emanaldiak uztartuko ditu egitarauak. Lezoko kultur talde eta emanaldiak txertatu dira herriko kultur eragileen presentzia bistaratzeko eta indartzeko asmoz.
Hogei emanaldi izango dira guztira, ostiral zein larunbatetan, arratsean eta gauean. Lehenak 20:00etan izango dira eta bigarrenak 23:00etan Herriko Eskolako patioan. Hauxe da egitaraua:
- Abuztuak 13. 20:00etan, Kontukantari: 2. mendian ibiltari, txotxongiloekin egindako musika antzezlana familientzat . 23:00etan, Tonbola, Hika konpainiaren kale kabareta.
- Abuztuak 14. Demode Quartet, a capella kantua eta umorea nahasten dituen konpainia artistikoa, 20:00etan. 23:00etan, Idoia Hernandez pianista eta sortzailearen Hatxe proiektuaren Panpin hautsien dantza musika ikuskizuna.
- Abuztuak 20. Xampatito Patoren So malabaredun zirko ikuskizuna arratsaldean. 23:00etan, Zen del sur taldearen Orbita, dantza eta zirkoa uztartzen dituen ikuskizuna.
- Abuztuak 21. 20:00etan, Ameba taldearen kontzertua. Elikatuz lehen diskoko abestiak aurkeztuko dituzte. 23:00etan, berriz, Niña Coyote & Chico Tornado-ren musika emanaldia izango da. Aitzstar lan berriko abestiak entzun ahal izango dira.

- Abuztuak 27. Lehenik, Trapu Zaharrak konpainiaren Por hacerte un favor antzezlana. Gauean, Los viajes de Bowa zirko ikuskizuna, La Gata Japonesaren eskutik.
- Abuztuak 28: 20:00etan, Ilargi Arrizabalagak Killasisa laneko kantuak joko ditu. 23:00etan, Anne Etchegoyenek Emazte diskoa aurkeztuko du, lau abeslari profesionalez osatutako abesbatza gazteak lagundurik. Berak sortutako abestiak ez ezik, orain arte gizonezkoek abesturiko euskal kanta tradizionalak ere interpretatuko ditu, aldaketa berriekin.

- Irailak 3. Hortzmuga teatroaren Bidearen amaieran antzezlana 20:00etan. Laila Tafurren Monstruo dantza ikuskizuna.
- Irailak 4. Musika Eskolako Ordu txarrak, Gotzen eta Jaig musika taldeek joko dute arratsaldean. Gauean, aldiz, Willis Drummond talde ezaguna arituko da.
- Irailak 10. Orratx! antzerki taldearen Antroan Intro ikuskizuna 20:00etan. 23:00etan, Eztanda, Amaiur Luluaga eta Meeting Point dantza taldeak.
- Irailak 11: 19:00etan, GonaPK Lezoko rock musika taldea. 20:30etan, En Tol Sarmiento talde arabarraren kontzertua. Aukera berriak laneko abestiak joko dituzte, besteak beste.
Gonbidapenak erreserbatu
Ekitaldi guztiak Herri Eskolako patioan eskainiko dira, aire librean. Doakoak izango dira, baina aforoa kontrolatzeko asmoz, gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira kultur bulegoan edota online (ahal den neurrian azken hau lehenesteko eskatu dute). Ekitaldi bakoitzeko gehiengo aforoa 250 pertsonakoa izango da eta guztiek eserita egon beharko dute.
