“Killer Lixo”

“Killer Lixo” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/killer-lixo/@@download/image/33p15-5.jpg
2003/09/04
kritika
Testua: B. Malone
Askoren artean
33.zenbakia
Bolumen ederrean entzun beharreko bilduma da “Killer Lixo”, Galiziako hainbat punk rock talderen kantuak dakartzan diskoa. The Virus klasiko eta jada bananduekin batera, The Easytones, Fullsomes eta Los Morta taldeen abestiak dakartza. Guri, dena  den, Fame Neghra taldeak galizieraz abestutakoak gustatu zaizkigu gehien. Euskal Herrian behin baino gehiagotan aritutako Sumesugas bikainak ez daude diskoan. Lastima da, baina hala ere, horrek ez du maila bortitza jaisten. Merkea eta ona, benetan.