Kilimanjaroko tontorrean Internet egongo da

Kilimanjaroren tontorrera iristea apartekoa da, eta, orain, lortzen duten horiek mundu guztiari momentuan komunikatu ahalko diote. Tanzaniak abiadura azkarreko Interneta instalatu du mendi ezagunaren hegalean. Honela, smartphone bat duen edonork bertatik sarera konexioa izango du.
Tanzania Telecommunications Corporation deitutako telefono konpainia estatuarena da eta berau arduratu da 3.720 metroko garaieraraino Internet instalatzeaz. Tanzaniako informazio ministroa den Nape Nnauye-k azaldu duenez, honen arrazoiak segurtasunezkoak dira: “Konexiorik gabe apur bat arriskutsua da tontorra igotzen saiatzea, inkomunikatuak baitaude”.
Oraingoz, Interneta tontorrera bidean dauden kanpamentuetara iristen da, baina urte bukaerarako 5.895 metro garai den tontorrean ere Interneta instalatzea espero da. Tanzaniako gobernuaren helburua mendi ospetsua eskuragarriago bilakatzea da. Izan ere, Kilimanjaro Tanzaniako diru-iturri garrantzitsuenetako bat da. Urtero 35.000 pertsona saiatzen dira tontorrera iristen.