Kieven, animalien babeslekua duen italiar bat, bere animaliekin geratuko da
Animaliak erreskatatzen dituen italiar honek hauxe adierazi du: “Nahaiago dut hil, animaliak hemen utzi baino”. Ukrainiako hiriburuan geratuko da bere 450 animaliekin batera.
Orain dela 10 urtetik Ukrainian bizi den italiarra da babeslekuaren jabea. Beste espezien ongizatearen alde borrokan dabil urte askoan. Bere zaintzan txakurrak, katuak eta zaldiak ditu, baita ahuntzak ere!
Errusia eta Ukrainiaren arteko gerraren ostean, Ukrainiar asko beste herrialdeetara migratzea erabaki dute. Alta, askok bertan geratzea ere erabaki dute eta horietako bat da Andrea Cisternino. Bera, ordea, zaintzen dituen animaliengatik geratu da bertan.
Cisternino-k urteak daramatza Ukrainian. Argazkilaria da ogibidez, baina dena atzean utzi zuen Ukrainiara etortzeko. Bere helburua herrialdean zeuden kale txakur ehiztarien aurka borrokatzea zen. Honela, animaliengatik sentitzen zuen pasioagatik, Italiatik atera zen eta Ukrainian animalien babesleku bat sortzea erabaki zuen, beste espezieen ongizatea bermatzeko xedez. Alabaina, animalien tratu txarren aurka egindako salaketa ugarirengatik hainbat talderen begi-puntuan egon izan da. Hain da horrela, bere aurreko babeslekua erre egin zutela eta bertan zeuden 170 txakur hil zituztela.
Hala ere, ez du etsi eta KJ2 deitutako beste babesleku bat sortu zuen, eta hori da gaurdaino oraindik zutik dagoena. Bertan, Cisternino-k 450 animalia inguru ditu bere zaintzan: txakurrak, katuak, oiloak, zaldiak, behinak eta ahuntzak, besteak beste.
Ukrainiako egora larria bada ere, italiarrak adierazi du ez duela babestekua utziko. “Animaliekin geratuko naiz. Ez ditut abandonatuko salbatu ostean, nahiago dut hil beraiek bakarrik utzi baino”, adierazi du sare sozialetan.

