Ketchup transgenikoa

Ketchup transgenikoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ketchup-transgenikoa/@@download/image/48p41-2.jpg
2012/12/13
berria
Ketshup tomate saltsak transgenikoen modarekin bat egin du. Saltsa hori egiteko Solanum lycopersicum tomate aldakia erabili izan dute, aspalditik. AEBetako, Alemaniako eta Israelgo zientzialari talde batek basa tomateen kromosomen zatiak sartu ditu aldaki horren geneetan. Ondorioz, aldakia genetikoki eraldatu dute. Zertarako? Tomate gozo eta zaporetsuagoak lortzeko. Kontuz ibili, tomate saltsarekin.