Kerobiak hiru kontzertu eskainiko ditu azaroan

Kerobiak hiru kontzertu eskainiko ditu azaroan Kerobiaren 20 urteak ospatzeko orain dela hilabete batzuk binilo bikoitz bat argitaratu zuen taldeak edizio mugatuan. Orain, "Konstelazioa" deitutako diskoa aurkeztu eta urteurrena ospatzeko hiru kontzertu eskainiko ditu talde nafarrak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kerobiak-hiru-kontzertu-eskainiko-ditu-azaroan/@@download/image/photo_2021-06-15_09-13-53-1.jpg
2021/06/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Kerobiaren 20 urteak ospatzeko orain dela hilabete batzuk binilo bikoitz bat argitaratu zuen taldeak edizio mugatuan. Orain, "Konstelazioa" deitutako diskoa aurkeztu eta urteurrena ospatzeko hiru kontzertu eskainiko ditu talde nafarrak.
Kerobiak hiru kontzertu eskainiko ditu azaroan

Konstelazioa binilo bikoitzak sekulako harrera izan du bere zaleen artean eta hori dela eta taldeak urte bukaerarako jarraitzaile guztiek irrikaz itxaroten zutena iragarri du: Hiru emanaldi berezi eskainiko ditu Kerobiaren 20. urteurrena ospatzeko eta Konstelazioa lana aurkezteko. 

Kerobiaren webgunean taldeak adierazi du beraientzat "bereziak" izango direla kontzertu hauek, bertan "lagunak eta jarraitzaileak" bilduko baitira: "Kerobiarekiko gogo handia ikusi dugu eta hiru kontzertu hauek, eta bereziki Iruñan, gure musika jarraitzen dutenekin topaketa izatea nahi dugu". 

Zortzi urte baino gehiago dira jada Kerobia agertokietatik jaitsi zela, nahiz eta 2017ko Hatortxurocken ezusteko kontzertu berezi bat eskaini zuen taldeak. Taldeak bere ibilbidea geratuko zuela iragarri zuenean energia faltagatik izan zela esan zuen, orain berriz, energia osoz berriz ere martxan direla dirudi. 

Hori dela eta, utzi zuten bezala itzuliko dira, taldekide berdinekin: Mikel Zorrilla baterian, Alberto Isaba baxuan, Ruben Matilla gitarran, Mikel Isaba teklatuetan eta Xabi Bandini ahotsean. 

Honako hauek dira urteurrena ospatzeko iragarri dituzten emanaldiak: 
Azaroak 20: Torrezabal Galdakao / Sarrerak erosi
Azaroak 26: Baluarte Iruña / Sarrerak erosi
Azaroak 27: Soreasu Azpeitia / Sarrerak erosi