Kerobiak eta Siouxek azken lanak aurkeztu berri dituzte

Kerobiak eta Siouxek azken lanak aurkeztu berri dituzte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kerobiak-eta-siouxek-azken-lanak-aurkeztu-berri-dituzte/@@download/image/2010622601Kerobia.jpg
2012/12/13
berria
2008an hasitako trilogia bukatutzat eman du, honenbestez, Kerobiak. Proiektuaren aurreko bi zatiak Materia organikoa eta gainerakoak eta Papera eta kartoia izan ziren. Aurreko lanak bezala, Internet bidez, doan, jaisteko aukera eman du taldeak; duela pare bat urte SGAEn ez jarraitzea erabaki zuten musikariok, erakunde horren jokabidearekin ados ez zeudelako.

Kerobia 2001ean jaio zen eta gaur egun Xabi Bandinik (gitarra eta ahotsa), Mikel Zorrillak (bateria), Alberto Isabak (baxua), Mikel Isabak (teklak) eta Ruben Matillak (gitarra) osatzen dute. Irailean diskoa aurkezteko birari ekingo diote.
Beste aldetik, Xioux taldeak ere diskoa plazaratu du aste honetan. Bizkaitarrek La Clave atera dute plazara. Gasteizko taldeak punka jorratzen du. Zigor (ahotsa eta koroak), Iñaki (gitarra), Iban (baxua) eta Kepa (bateria eta koroak) dira Siouxeko kideak. Zigor Kaos Etilikoko abeslari ohia da. Sopla el viento eta De vuelta dira euren aurreko lanak.