Kerobia taldearen 20 urteak binilo batean islatuak

Kerobia taldearen 20 urteak binilo batean islatuak Talde nafarrak 20 urteak ospatzeko binilo bikoitza argitaratuko du "Konstelazioa" deitutakoa eta edizio mugatukoa izango da. Kerobiazaleentzat sekulako harribitxia! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kerobia-taldearen-20-urteak-binilo-batean-islatuak/@@download/image/Captura de pantalla 2021-03-31 a las 8.05.40.png
2021/03/31

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Talde nafarrak 20 urteak ospatzeko binilo bikoitza argitaratuko du "Konstelazioa" deitutakoa eta edizio mugatukoa izango da. Kerobiazaleentzat sekulako harribitxia!
Kerobia taldearen 20 urteak binilo batean islatuak

Kerobiak irudi batzuk konpartitu zituen, unibertso batzuk, musika. Eta zuetako bakoitzak imajinatu zuen bere planeta, bere izarra eta bere pertsonaia. Eta ohartu ez baginen ere Kerobiaren zeruan izar asko piztu ziren, unibertsoak, supernobak, planetak hondartuak eta ontziak… Orain misio berri bat dugu guztion artean egiteko (beti gorroto izan genituen liderrak). Orain argi puntu guzti horiek batzea da gure nahia. KONSTELAZIO berria abian da. Marrazten lagunduko?

Testu hau irakurri daiteke kerobia.com webgunean euren biniloaren argitalpenaren aurkezpen moduan. Kerobiaren musika gustuko dugunok badakigu zertaz ari diren planeta eta izarrez ari direnean eta ez dakienarentzat, binilo bikoitz hau taldea ezagutzen hasteko hasiera paregabea izan liteke. Izan ere, binilo bikoitzaren lehen LPan (Konstelazioa) Iruñeko taldearen 12 kanta enblematikoenak birmasterizatuak entzun ahalko dira. Bigarren LPan (Hondakinak) berriz, gaur arte argitaratu gabeko kantak azalduko dira, diskoz disko kanpoan geratu ziren abestiak. 

Biniloaren diseinua ohikoa izan duen bezala taldeak orain arte Maite Gurrutxaga ilustratzailearenak dira. Binilo bikoitz mugatua izango da eta harribitxi hau eskuratzeko ezbaian dabilelari dudak argitzeko Tina Txikia kantua aurreratu du taldeak. Uda arte egongo da biniloa eskuratzeko aukera euren webgunean eta bildalketak maiatzean eta ekainean egingo dira.