Kerobia taldeak joko du Hatortxu Rock jaialdian

Kerobia taldeak joko du Hatortxu Rock jaialdian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kerobia-taldeak-joko-du-hatortxu-rock-jaialdian/@@download/image/kerobia_1484228222.jpg
2017/01/12
berria
Kerobia taldeak joko du Hatortxu Rock jaialdian

Inadaptats, Huntza, Soziedad Alkoholika, Des-kontrol, Glaukoma, Kop, Bizardunak, Talco, Kaos Urbano, Tremenda Jauría, Kerobia, Lágrimas de Sangre, Kaotiko, Narco, Ehun Kilo eta Anestesia dira konfirmatutako talde batzuk.

Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko musika jaialdiak uztailaren 27tik 30era izango du bere 20. edizioa, eta Lakuntzan izango da.

Hatortxu Rockek oholtza gainean soilik bertan ikusiko den zerbait eskaintzeko ahalegin berezia egin du aurten. Zentzu horretan, oholtzak utzita dituzten hainbat talderen itzulera iragarri dute. Herrialde Katalanetako Inadaptats, Des-Kontrol, Ekon, Bizardunak, Kerobia eta Ehun Kilo dira kasu hau hauek. 12 urte dira Inadaptats eszenatokietatik jaitsi zela eta 20 Ehun Kilok Elgoibarko gaztetxean gauza bera egin zuenetik. Gainontzekoek urte gutxiago daramatzate fokuetatik kanpo, baina urteak dira zuzenean ezin izan ditugula ikusi. Eta ez da haiek ikusteko beste aukerarik izango! Sei talde hauek zita honetarako elkartuko dira soilik, beraz ez galtzeko modukoa da.

Bestetik, lehen aldiz izango dira jaialdian Huntza, Kaos Urbano, Tremenda Jauría edo Lágrimas de Sangre. Estreinakoz arituko dira ere Iseo&Dodosound; nafarrak.

Kartelaren lehen aurrerapena osatzeko, Hatortxu Rockeko aspaldiko ezagunak diren hainbat talde izango dira. Italiatik iritsiko da Talcoren ska eta punk musika, andaluziatik Narcoren doinu bereizgarriak, Euskal Herritik, era berean, Glaukomaren rap-reggaea, Soziedad Alkoholikaren thrash, hardcore, metal edo punk azkar eta indartsua, Estricallaren hardcorea, Kaotikoren rock bizia eta Anestesiaren metal eta hardcorea. Kartela borobiltzeko askotanjaialdian izandako Kop hardcore punk taldea izango da.

Oraindik ere talde asko daude kartela osatzeko eta datozen asteetan joango dira konfirmazio berriak ematen.

SARRERAK

Sarrerak salgai daude esteka honetan. Promozio moduan, 50 euroren truke lau egunetako bonoa eros daiteke, kanpina barne egonen litzatekelarik. Promozio hau aste batzuetan luzatuko da, edo sarrerak agortu arte.