Kerobia taldea bueltan?

Kerobia taldea bueltan? Iruñeko talde mitikoak bere sare sozialak berraktibatu ditu eta Instagram kontu bat ere sortu du taldearen zale guztiak aztoratuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kerobia-taldea-bueltan/@@download/image/EvppXDeWQAAFJJE.jpeg
2021/03/05
Iruñeko talde mitikoak bere sare sozialak berraktibatu ditu eta Instagram kontu bat ere sortu du taldearen zale guztiak aztoratuz.
Kerobia taldea bueltan?

Guztietan mezu berdina zabaldu dute:
Urte hau berezia da guretzako, KEROBIAK 20 urte egiten ditu bere lehen maketa grabatu zuenetik!
Pentsatu dugu polita litzatekeela urte guzti hauetan jarraitu gaituzuen guztiekin ospatzea.

Informatzen jarraituko dugu, jarraitu gaitzazu sareetan!


Zer ote? Bira berezi bat? 20 urteak ospatzeko abesti berriak? Guk ere informatzen jarraituko dugu Kerobiazale guztiek xehetasunik gal ez dezaten. Eta zu, oraindik ez zarela Kerobia taldea entzuten jarri? GAZTEZULOn egin genuen gomendio honek beharbada lagun diezazuke nondik hasi erabakitzen!

[GOMENDIOA] KEROBIA