Kerobia

Taldeak 24.650 euro jaso ditu crowdfunding finantzaketa sistemaren bidez Supernova lan berria gauzatzeko. 800 bat zalek 29na euroko ekarpena egin dute Supernova osatuko duten CDa, DVD dokumentala, liburua eta murala eskuratzeko. Diskoa abenduan argitaratuko dute.