Kerman: "Ni tarteka ergela izateak ez du esan nahi gainontzeko euskaldun berriak halakoak direnik"

Kerman mintzalagun bila hasi zen pasa den urteko otsailean eta mintzalagun kuttunena, Aitziber, dagoeneko aurkitu badu ere, euskaraz ikasi nahi duenari gustura irakatsiko diola kontatu digu.
Kermanek berekin behar du beti
Betaurrekoak eta fularra.
Irakaslea, abeslaria, estralurtarra... aukeran, zein nahiago?
Batzuk nahiko estralurtarra naizela diote. Abestu... ondo abesten dut, beraz, aukera bakarra geratzen zait. Irakaslea! Fernando Ruiz Kerman gorpuzten duen aktorea bezala.
Mintzalagun kuttunena aurkitu duzu dagoeneko?
Jakina! Aitziber da nire azukre koxkorra! Aurreko denboraldian, nirekin maiteminduta bukatu zuen.
Euskaldun berriak badu mugarik?
Norberaren lotsa da mugarik handiena.
Eta zein da buruhausterik handiena?
Nor-Nori-Nork, baldintza ta subjuntibo... joder! kar, kar.
Saririk maitatuena?
Mintzalagun atzerritarrak ezagutzea! Gure saioan euskaraz hitz egiten duten madrildarrak, argentinarrak, katalanak, e.a. ezagutu ditugu.
Ezina, ekinez egina, euskararekin ere horrela gertatzen da?
Kostata baina bai. Nik hala dihardut, behintzat.
Baten bateri entzun izan diot: Kermanek euskaldun berria ergela balitz bezala irudikatzen du.
Inolaz ere ez! Batzutan nahiko ergela banaiz, baina horrek ez du esan nahi gainontzeko euskaldun berriak ni bezalakoak direnik, ezta gutxiagorik ere.
Hala ere, uste duzu euskaldun berriak identifikatuta sentitzen direla zurekin?
Jendeak kaletik ikusten nauenean hala esaten dit behintzat. Aurrekoan fruitu dendan aditzen taula errepasatzen aritu nintzen saltzailearekin, kar, kar.
Prestatzen duzun platerik goxoena.
Patata, ee... Tortilla patata! Ai... ez, ez, ez, patata tortilla!!! Mmm...
Maiz jaten omen duzu kroketa dozena erdia.
Izeba Karmenek goxo-goxoak prestatzen ditu eta!
Zurekin egoteko jaioa da...
Argitxo!
Ez duzu inoiz ahaztuko...
Euskarako lehen azterketa gainditu nuenekoa.
Nor miresten duzu?
Barnetegietan eta euskaltegietan jo eta ke dabiltzan guztiak.
Gehien maite duzun legua edo herria?
Baiona, Agurain, Donostia, Algorta, Lesaka... edozein lekutan, mintzalagun oso jatorrak topatu ditut.
Nori irakatsiko zenioke gustura euskara?
Euskara ikasi nahi duten guztiei.
Eta nori ez?
A! Baina ba al da norbait euskara ikasi nahi ez duenik?