Kepa Sojo: "3.300 filmeko bilduma polita daukat"

'100 maneras de hacer el pollo al txilindron' lanarekin estreinatu zen zuzendari gisa 2009an, eta berriki errodatu du 'Loco con ballesta' film laburra Kepa Sojo zinemagile arabarrak.
Zein aktorek irudikatuko luke hobekien zure bizitza film batean?
Nicolas Cagek. Burusoila geratu da baina esan didate begirada berdina daukagula...
Zein zuzendarik zuzenduko luke?
Borja Cobeagak.
Eta zein izango litzateke soinu banda?
Ez lirateke popa eta Fernando Velazquezen musika faltako.
Nor lirateke protagonista eta antagonista?
Protagonista Karra Elejalde pozik, eta antagonista Karra Elejalde haserre.
Zuri-beltzean ala koloretan?
Koloretan.
Zein da izan duzun lanik txarrena?
Bideoklip bat. Zenbait astez batetik bestera grabatzen ibili ondotik, emaitza ez zen diskoetxearen gustukoa izan...
Erosi duzun azken filma?
Fritz Lang-en Die Spinnen (1919).
Baduzu objektu kuttunik?
Bai, noski! Haziz doan 3.300 bat pelikulako bilduma polita!
Zer aldatuko zenuke zure izaeratik?
Berba asko egiten dut, isilagoa izatea ez litzateke txarto egongo...
Zure egongelan ezin da falta...
Pantaila, Blu-Ray eta DVD irakurgailuak... eta filmak, noski!
Gorroto duzun mania bat?
Oso perfekzionista naiz eta gauza batekin ari naizenean, obsesionatzera ere iristen naiz.
Ez duzu sekula ahaztuko...
Nik egindako pelikula baten lehenengo emanaldi publikoa. 1997ko Gijongo Zinemaldian, 100 maneras de hacer el pollo al txilindron estreinatu genuenean jendearen harrera bikaina izan zen: barrez, txaloka... Astebete emozionatuta pasatu nuen.