Kepa Sojo euskaraz laburrean

Kepa Sojo zinegile laudiotarrak amaitu du euskaraz egin duen lehen film laburraren errodajea. Filmak Hileta izango du izenburua, eta 20ko hamarkadako baserri bateko gaubeila izango du hizpide; Carl Theodor Dreyer maisuaren Ordet (1955) omenduko du. Orain arte komedian aritu den Sojok nohizbehinka irribarrea eragingo duen beldurrezko filma dela adierazi du. Aktore taldea ez da makala: Kandido Uranga, Itziar Atienza, Josean Bengoetxea, Jose Ramon Soroiz, Martxelo Rubio, Asier Hormaza, Mikel Losada...