Kepa Junkeraren omenezko kontzertua egingo dute martxoaren 9an
SGAE Fundazioak HAUsPOZ izeneko omenaldi-kontzertua antolatu du Kepa Junkera musikari bilbotarrari aitortza egin eta laguntzeko asmoz. Antolatzaileen hitzetan, "Keparen musika ospatzea, Keparen inguruan topo egitea, Kepa omentzea, eta berak ekarri digun poza konpartitzea" izango da helburua.
Hainbat artistak parte hartuko dute musika emanaldi berezi honetan: Oreka TX, Sorginak, La Cobla de Sant Jordi, Amak, Dulce Pontes, Lucia Lacarra, Matthew Golding, Agurtzane Elustondo, Xabier Amuriza, Tapia & Leturia, Ibon Koteron, Josune Arakistain, Xabi Aburruzaga, Garikoitz Mendizabal, Ines Osinaga, Iñaki Telleria, Kukai Dantza, Oskar Estanga, Xabi Solano, Uxia, Budiño, eta Eliseo Parra. Ikuskizunaren zuzendaritza artistiko eta musikalaz Jon Maya eta Harkaitz Martinez arduratuko dira.
Kontzertua martxoaren 9an izango da, Arriaga antzokian, 19:30ean. Sarrerak hemen eskura daitezke. Bildutako dirua trikitilariari laguntzeko izango da.


