Ken Zazpi, gehi esperientzia

Ken Zazpi, gehi esperientzia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ken-zazpi-gehi-esperientzia/@@download/image/10p8-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Ken Zazpi, gehi esperientzia
Ken Zazpi talde bizkaitarrak "Atzo da bihar" izeneko lehen diskoa kaleratu du Gor disketxe nafarrarekin. Taldea Exkixu talde ezagunean aritutako Joanmi Arronategi baxujoleak eta Lugarri taldearen abeslari izandako Eñaut Elorrietak osatu zuten 1996an. Etorkizuna eta iraganaren kontzeptuarekin jolasten du diskoaren azalak.

Lehen diskoa oraintsu plazaratu duten arren, Ken 7 aspaldiko proiektua da, Joanmi Arronategi baxujoleak dioskunez. "1996-ko "Gorakada" bilduman kantu bat argitaratu genuen, eta ordutik hona proiektua prestatzen aritu gara Eñaut eta biok. Jende askok galdetzen digu zer esan nahi ote duen Ken 7 izenak, baina ez dago kontu berezirik horren atzean, izenaren sonoridadea gustatu zitzaigun, besterik gabe".
Ken 7 hainbat osagairen nahasketa bitxia da. Oso ahots melodiko batek gitarra distortsionatuekin jolasten du maiz, eta pop-rockaren definizio zabalean koka liteke taldea. "Zaila da taldea definitzea", diosku Joanmik, "egon da power pop musika egiten dugula esaten duenik, baina ez dakit horrek zer esan nahi duen ere. Arrazoi du Joanmik, rocka da, esperientzia handiko musikariek sortua.
Exkixuren itzala?  
Taldearen sortzaileetako bat Exkixu taldean aritutako Joanmi baxujolea denez, ba ote dago jendeak Ken 7ri Exkixuren segida izatea eskatzeko arriskurik? "Soinuak ez du zerikusirik. Beldur apur bat ematen du hori pentsatzeak, Exkixu talde garrantzitsua izan baitzen, baina espero dut jendeak ordukoa ez eskatzea. Jende askok galdetzen du ea Exkixu berriz ere elkartuko ote den, badago morbo hori, baina zaila ikusten dut", adierazi digu Joanmik.  
Hain zuzen, Exkixuren garaietatik dator bizkaitar hauen eta Gor disketxe nafarraren arteko harremana. Harreman luzea, baina lasaia. Izan ere, Ken 7 ez da soinu berriak aurkitzearren loa hartu ezinik dabilen talde horietako bat. Beraiena alferrikako zailtasunik gabeko eskaintza argia da. Soiltasun horretan, Peio Ramirezen txeloa eta "Zara" lagunaren perkutsioa izan dira diskoan sartutako kolaborazio bakarrak. Diskoan, bestalde Pennywise taldearen bertsio bat dago