Kelmene Abaituak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko txapelketa

Kelmene Abaituak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko txapelketa Ekhi Zuluaga eta biak sailkatu dira Euskal Herriko Eskolarteko finalerako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kelmene-abaituak-irabazi-du-bizkaiko-eskolarteko-txapelketa/@@download/image/image_preview.jpeg
2024/05/28

Argazkiak: Bertsozale Elkartea

Ekhi Zuluaga eta biak sailkatu dira Euskal Herriko Eskolarteko finalerako.
Kelmene Abaituak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko txapelketa

Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko finala jokatu ziren larunbatean Arrigorriagako eskolan. Goizean 200 parte hartzaile izan ziren idatzizko finalean, LH5etik batxilergora bitarteko gaztetxoak. Honako hauek lortu zituzten sariak idatzizkoan: LH5ean, Laia Azkona (Muskiz), Urko Ibañez (Gordexola) eta Markel Marcos (Leioa); LH6an, Araitz Elortza (Iurreta), June Gondra (Berneo) eta Amaia Atxalandabaso (Mungia); DBH1en, Jare Baliño (Bilbo), Maia Etxabe (Derio) eta Maddi Vilela (Zornotza); DBH2n,  Malen Ibarzabal (Ziortza-Bolibar), Ekain Menika (Arantzazu) eta Amaiur Betanzos (Bilbo); eta DBH3-4 eta Batxilergoan, Joseba De Rueda (Iurreta),  Libe Arauzo (Igorre) eta Beñat Enbeita (Gernika-Lumo). 

Ondoren, bat-bateko finala jokatu zuten hiru kanporaketaren ostean sailkatutako zortzi finalistek: Aiala Irurtia Montero (Arantzazu), Eider Fernandez Aranburu (Bermeo), Ekhi Zuluaga Intxaurbe (Igorre), Enara Gallastegi Barrenetxea (Dima), Garazi Uriarte Alonso (Berriz), Iradi Barrenetxea (Artea), Kelmene Abaitua Isazelaia (Berriz)eta Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza). 

Egin beharreko ariketak eginda, Ekhi Zuluaga eta Kelmene Abaitua igaro ziren buruz-burukora eta Kelmene Abaituak jantzi zuen 2024ko Bizkaiko eskolarteko txapela. Txapela Oihana Bartra Arenas bertsolariak ipini zion txapeldunari.

Buruz burukoa jokatu duten bi bertsolariak, Abaitua eta Zuluaga, ekainaren 15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean izango dira.