Keep on dantzan!
Dantza Garaikidearen V. Zirkuituak aurrera darrai. Otsaila amaieran hasi zen eta, azaroaren 28a bitarte, hamaika emanaldiz gozatzeko aukera izango da.
Zirkuitua Antzoki publikoen SAREAk antolatu du Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta hainbat udalen eta elkarteren laguntzarekin. Aurtengo berrikuntza nagusia iraupena da. Izan ere, azaro amaiera arte programatu dituzte ikuskizunak. Horrez gain, inoiz baino talde gehiagok parte hartu dute eta sekula baino herri gehiagotan izango dira emanaldiak: 50 emanalditik gora 16 antzokitan. Aurtengo helburuei dagokienean, hauexek nabarmenduko genituzke: areto gehiagoren partaidetza sustatzea eta aurretik parte hartzen zutenak egonkortzea; bertako eta kanpoko ikuskizunen katalogoa handitzea; zirkuituaren zabalkundea hobetzea eta eragileen eta publikoaren arteko komunikazioa indartzea. Emanaldiak Agurainen, Amurrion, Andoainen, Bilbon, Donostian, Durangon, Eibarren, Elorrion, Gasteizen, Lasarten, Leioan, Tolosan, Zornotzan eta Zumarragan izan dira edo izango dira.
Espazio bila
Dantza Zirkuitua duela lau urte jarri zuten abian, formato txiki eta ertaineko produkzioak erakusteko espazio egonkorren eskasiak bultzatuta. Antzokiek publikoa erakartzeko egiten duten ahaleginean laguntzea ere badu helburu.
Centro Coreográfico Galego-Entremans, Daniel Abreu, Marco Vargas eta Chloé Brulé, Megaló Teatro Móvil, Quasar Cía de Danza, Thomas Noone, Aracaladanza, Da.te Danza, Toni Jodar, Luna de Oriente, 150 cuerdas, Dantzaz, Elirale Konpainia, Kukai Ttanttaka, Logela Multimedia, La Dinamika, Organik, Argia Taldea, Matxalen Bilbao, Atxarte López de Munain eta Ertza.

Parte-hartzaileak