Kazetari robota

Iragan martxoan Los Angeles hirian (AEB) jazotako lurrikararen berri ematen lehena Los Angeles Times egunkariaren atari digitala izan zen. Hiru minutu besterik ez zituzten behar izan albiste laburra Sarean eskegitzeko. "Kontxo! Bizkor ibili zen kazetaria!", pentsatuko duzue. Bada, ez! Robot batek idatzi zuen artikulua! Dena den, aferak tranpa txiki bat du: erregistratutako datuak aldez aurretik prestatutako testuan barneratu besterik ez zuen egin behar izan robotak. Hilketa kasuetarako beste eredu bat omen dute prest…