Kazeta.info: Ipar Euskal Herriko kazeta

Orain arte, ez genuen Ipar Euskal Herriko informazioa Interneten euskaraz emango zuen hedabiderik, baina hori aldatu egin da Kazeta.info atariarekin. Bidasoaren alde hartako informazioa zabaltzeaz gain, beste hainbat gauza ere eskaintzen ditu hedabide berri honek.
Kazeta.info atariari esker, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako berri gehiago izango dugu aurrerantzean. Hedabide berriak Euskal Herria, mundua, kultura eta kirola izango ditu ardatz; albisteena, kazeta elektroniko honen atal nagusi eta funtsezkoena izango da. Berri guztiek iruzkinak uzteko aukera ematen dutenez, jendearen parte hartzeari garrantzi handia ematen dion hedabide bat dela esan dezakegu. Berriez gain, kazetariek zenbait gertaera eta notizien gaineko iritzia ere ematen dute, eta hauetan ere iruzkinak utz daitezke.
Multimedia
Multimedia baliabideak dira hedabide hau interesgarri egiten duten beste atal bat. Eguneko argazkiez gain, informazioa audio formatuan ere eskaintzen dute. Radio Kultura (http://radiokultura.com/) irratiaren laguntza dute horretarako. Audioaz gain, bideoek ere tokia izango dute atari honetan. EuskalTube (http://euskaltube.com) eta Blip.tv (http://blip.tv) erabiliko dituzte horretarako, hasieran, behintzat. Eta hau gutxi balitz, etorkizunean informazioa geografikoki kokatzeko aukera ere izango dela jakinarazi digute bertako teknikariek.
Blogosfera
Ipar Euskal Herriko blogosferaren azken ordukoak ere ematen dituzte Kazeta.infon, blogek jasotzen dutena erakusten duen atalaren bitartez. Eskertzekoa da horrelako hedabide batek blogosfera kontutan hartu izana.
Kazeta.infok moldatutako Wordpress (http://wordpress.org) batzuen bidez lan egiten du; blogak sortzeko euskaraz dagoen tresna, libre eta interesgarrienetakoaren bidez, alegia. Baliabide honek eskaintzen dituen erraztasunak, erabilgarritasuna eta sinpletasuna izan dira tresna honekin lan egiteko arrazoi nagusia. Software libreak gero eta indar handiagoa duela erakusten duen adibide interesgarria.
Komunikazio esparru berria
Kazeta.info pauso interesgarria da komunikazioaren esparruan. Orain arte, ez da gauza erraza izan interneten Ipar Euskal Herriko berri topatzea, HegoEuskal Herriko biztanleontzat, batez ere. Kazeta.infori esker, aurrerantzean, eguneko informazioa fresko-fresko hartzeko aukera izango dugu; eta garrantzitsuena: euskaraz jaso ahal izango dugu.
Google euskara detektatzen hasi da (http://sustatu.com/1223906611). Harritu egin gaitu Google Ajax Language API delakoaren bidez, euskara gehitu dutelako testu jakin baten hizkuntza bereizteko aukeren artean. Euskarazko informazioa bilatzeko aukera ere laster izatea espero dugu.

Asterix eta Obelixen abenturen argitaletxeak Euskal Herriko zortzi lokal mehatxatu ditu izenok erabiltzeagatik (http://www.zabaldu.com/4813/asterix_eta_obelixen_argitaletxeak_zortzi_euskal_lokal_mehatxatu_ditu_beraien_izenak_erabiltzeagatik_gazt/). Izena hamar eguneko epean alda dezatela eskatuz, argitaletxeak sinatutako mezu bana jaso dute.
Euskal Herriko Wiki Atlasa (http://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Euskal_Wikiatlasa): Euskal Herriko geografiarekin harremana duten edukiak jaso eta sailkatzeko jaio da Wiki Atlasa. Bertan, demografia, geografia fisikoa, ekonomia, industria, euskara, banaketa administratiboa, geologia, baserria, klima, euskaldunak edota euskal diasporari buruzko informazioa topatu ahal izango duzue, besteak beste.

Harritu gaitu

Katxondoena

Informazio bila