Kaze no tani no Naushika

Etorkizun urrunean, Lurra onddo pozoitsuz eta intsektu erraldoiez betetako basoek estaltzen dute. Gizaki gutxi batzuk geratzen dira bizirik. Haizearen bailarako printzesa Nausicaa da horietako bat. Gerlari eta pilotu trebea, naturaren eta gizakien arteko oreka berreskuratzen saiatuko da. Mononoke, Chihiro edota Ponyoren aurrekaria, Miyazaki maisuak 1984an zuzendu zuen lehen arrakasta handia.