Kauta taldekoek sinatutako kamiseta lor dezakezu, GAZTEZULO sarirako zure bozka emanez gero

Bidali mezua zure proposamenarekin gaztezulo@gaztezulo.com helbide elektronikora. Horixe bera egin zuen Urko Arana andoaindarrak, eta Itxako eskubaloi taldeko jokalariek sinatutako baloia berea da jada.
Azken 10 urtetako ibilbideari erreparatuta, zein euskal gaztek merezi du GAZTEZULO SARIA? Maiatza erdialdetik galdera bera egiten ari gatzaizkizue astero eta, trukean, opari ederrak zozkatzen ari gara gaztezulo@gaztezulo.com helbidera mezua bidaltzen duzuenen artean. Aste honetan bozkatuz gero, Kautakoek sinatutako kamiseta etxeratu dezakezu; bi ditugu: mutilentzako bat, eta neskentzako beste bat. Orain arte, Julio Sotok, Gorka Urbizuk, Maialen Lujanbiok eta Mikel Aranburuk jaso dituzte boto gehien. Eta zuk ez al duzu parte hartu behar? Zein da zure kuttuna? Animatu! Urko Esnalek, adibidez, Mikel Aranbururen alde egin zuen eta Itxako eskubaloi taldeko jokalariek sinatutako baloia irabazi du. Zorionak!
Bide batez, Kauta zalea bazara, mutilek GAZTEZULOri igorritako zorion agurra ikus dezakezu facebooken.