Kauta: Adi kautaren mezuari

Metal melodikoa datorkigu Andoain herritik. Kautak kaleratutako lehen diskoa, "Izan zaitez zu", gogor ari da irrati zerrendetan.
Lau gazte andoaindar ari dira Kautan, eta oso denbora laburrean, aurrerapauso handiak eman dituzte.
Curriculum polita du taldeak. 2001ean sortu zen laukotea, eta hurrengo urtean, kontzertuak ematen hasi ziren. Iaz, Euskadi Gaztea maketa lehiaketako entzuleen saria jaso zuten eta, "Egunkaria" itxi ondoren "Zaharrak berri" singlea plazaratu zuten, egunkari horren itxiera salatzeko. "Andoaindarrak izanda, oso gertutik bizi genituen gertaera horiek guztiak", esan digu Adrian Elustondo baxu jotzaileak.
Udaberrian, Euskadi Gaztea lehiaketan Musika Berria ataleko saria erdietsi zuten, eta dagoeneko kalean dute lehen diskoa. Hamaika kontzertu eman dituzte Euskal Herrian. Tximistaren pare dabiltza, eta ez dute inolako oztoporik aurkitu bidean. Xabier Maia gitarra jotzailearen hitzetan, "oso azkar joan da dena, baina guztia onerako izan da".
Metala eta pop-a lotuta
Diskoan hamar kanta bildu dituzte, eta oinarria metala da, ahots melodikoekin nahastuta. Bi lerro nagusi horiek antzeman daitezke diskoan: instrumentazio gogorra, bortitza, eta ahots leun eta poperoa. Metal talde askoren diskoetan bezala, andoaindarrenean ez da baladarik falta; biolin eta biolontxeko doinuak, ahots gozoak Bestalde, soinua ona da, landua. Ekoizpenean aritutako lagunek zerikusirik dute horretan, Jean Phocas-ek eta Haritz Harreguy-k, alegia.
Hitzei dagokienez, gauzak salatzeko joera dute andoaindarrek. Horren adierazle "Mezulari izan nahi dut" kanta, Berri Txarrak-eko Gorka Urbizuren laguntzaz egindakoa. "Gizartean ikusitakoaz edo telebistaren bidez jasotakoaz dihardugu", dio Maiak.
Musika indartsua, gauza asko esaten dituzten hitzak, gaztetasuna Agian, gauza bakarra falta zaiei andoaindarrei: musika egiten trebeak direla sinestea.