Katuko Muinoak taldeak irabazi du Arabako Kuadrilla Artekoa

120 lagun elkartu ziren larunbatean Laudion jokatu zen Arabako Kuadrilla Arteko txapelketan. Hamalau bertsolari aritu ziren bertsotan finalean eta Arantxa Sobrino aurkezle lanetan.
Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Gasteizko Katuko Muinoak taldeko Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre; Aramaioko Manex Agirre, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Danel Herrarte; eta Gasteizko Errexala taldeko Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Inaxio Trojaola, Patxi Alkorta, Kerman Lopez de Lacalle eta Felipe Zelaieta.
Gaiak jartzen Nieves Del Alamo aritu zen eta bertsoak epaitzen, berriz, Iker Elexpuru, Oier Iñurrieta, Kristina Arteaga, Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez.
Bertso jardunaren ostean erabaki zen talde irabazlea: Gasteizko Katuko Muinoak. Opari eta oroigarriak banatu zituzten ondoren, eta bat-bateko eta idatzizkoan parte hartutako taldeek otartxoa jaso zuten. Bertsolari finalistek Kuadrillarteko argazkia jaso zuten oroigarri gisara eta Iñaki Viñaspre, Eli Zaldua, Ekaitz Samaniego eta Xabier Antiak landare bana.