Katuak lasaitzeko musikarekin playlist bat osatu dute

Katuak lasaitzeko musikarekin playlist bat osatu dute Zientziak funtzionatzen duela frogatutako musika playlist-a osatu du Whiskas markak katuak lasaitzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/katuak-lasaitzeko-musikarekin-playlist-bat-osatu-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2021-08-19 a las 8.07.44.png
2021/08/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zientziak funtzionatzen duela frogatutako musika playlist-a osatu du Whiskas markak katuak lasaitzeko.
Katuak lasaitzeko musikarekin playlist bat osatu dute

Musikak piztiak otzantzen dituela diote eta Whiskas-ek hori frogatu nahi du. Izan ere, katuentzako janari markak katuak lasaitzen dituen abestiekin osatutako erreprodukzio zerrenda bat osatu du. Spotify-en eta Youtube-n eongo da eskuragarri datozen egunetan. 

Zerrenda osatzeko David Teie biolontxelistaren laguntza izan du. Teie ezaguna da txakurrentzat, tximinoentzat edo zaldientzat zuzendutako musika sortzeagatik. Oraingo honetan, katuen antsietatea jaisteko musika sortu du Whiskas-entzat.

Musika hau konposatzeko Teie-k eskuz esku lan egin du Journal of Feline Medicine insitituarekin, benetan frogatzeko metodo zientifikoak aplikatuta, bere abestiek kantuen aldartean duten eraginkortasuna. 

"Katuek gizakienaren frekuentzia ezberdin batean entzuten dituzte soinuak, beraz, euren soinu-tarte horretan dabiltzan musika piezak sortu ditugu", adierazi du Teie-k. Ekimen hau aurkezteko Abbott Mead Vickers BBDO agentziak Daniel Stankler-ek sortutako animazio pieza eder hau erabili du.