Katu belarriak gizakiontzat

Uhin zerebralen bidez kontrola daitezkeen katu-belarriak diseinatu dituzte, gizakiontzat. Eta zertarako? Galdera ona! Galdetu japoniarrei. Belarritxoek burmuineko aktibitatea antzeman dezakete, eta horren arabera mugitzen dira. Jantzita daramatzan pertsona zerbaitetan kontzentratua dagoenean, adibidez, altxa egiten dira; eta erabiltzailea erlaxatutakoan behera jaitsi berriz ere. Necomimi izena jarri diete. Oooosoooo japoniarra.