Kattin Madariagak irabazi du Nafarroako Eskolartekoa

Kattin Madariagak irabazi du Nafarroako Eskolartekoa Eki Mateorena izan da bigarren eta biak Euskal Herriko Eskolartekoan izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kattin-madariagak-irabazi-du-nafarroako-eskolartekoa/@@download/image/kat.jpeg
2023/05/08
Eki Mateorena izan da bigarren eta biak Euskal Herriko Eskolartekoan izango dira.
Kattin Madariagak irabazi du Nafarroako Eskolartekoa

Iruñeko LABAn jokatu zen ostiralean 37. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa eta honako hauek aritu ziren bertsotan: Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), Loitzate Goñi Elortza (Bera) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea).

Hainbat ariketa egin ostean, bi bertsolari pasa ziren bigarren fasera: Eki Mateorena eta Kattin Madariaga. Azkenean Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea  Bruñok osatutako epaimahaiak Kattin Madariagak izendatu zuen irabazle, berak batu baitzituen puntu gehien. Saioa Alkaiza Nafarroako Txapeldunak jantzi zion txapela arantzarrari. Txapeldunordea, berriz, Eki Mateorena izan zen eta biek ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. 

Oinak buruan saria ere banatu zuten eta Manex Leonek jaso zuen garaikurra, Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariaren eskutik.