Katixa Agirreren eta Maite Larbururen 'Kax-kax-kax' ikuskizuna izango da Bilbon
Bidebarrieta Kulturguneak XXI. Mendean Elkarrizketak Literaturarekin zikloari amaiera emango diote gaur. Katixa Agirre idazleak eta eta Maite Larburu musikariak musika eta literatura uztartzen dituen Kax-kax-kax! Ireki ikuskizuna taularatuko dute.
Bi urteko ibilbidea du ikuskizunak eta "bizitza azken finean irekitzen diren edo ez diren ate-joko bat dela" adierazten du. Ate horiek zeharkatzera ausartu ala ez, hori da kontua. Publikoa barrura sartzera gonbidatuko dute, edo agian kanpoan geratzera, badaezpada.
Kantaldia eta ipuinak, letrak eta abestiak eskainiko dituzte, bi diziplinen arteko dinamikan mugituz.
Hitzordua 19:00etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Sarrera doakoa da.
