Katixa Agirreren 'Amek ez dute' eleberriaren film egokitzapena Locarnoko zinemaldian aurkeztuko dute

Katixa Agirreren 'Amek ez dute' eleberriaren film egokitzapena Locarnoko zinemaldian aurkeztuko dute Katalanez egindako pelikula da, eta Laura Weissmahr eta Oriol Pla aktoreak ditu protagonista. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/katixa-agirreren-amek-ez-dute-eleberriaren-film-egokitzapena-locarnoko-zinemaldian-aurkeztuko-dute/@@download/image/DSC09943-scaled-e1706531051436-1536x867.jpg
2024/07/12
Katalanez egindako pelikula da, eta Laura Weissmahr eta Oriol Pla aktoreak ditu protagonista.
Katixa Agirreren 'Amek ez dute'  eleberriaren film egokitzapena Locarnoko zinemaldian aurkeztuko dute

Mar Coll kataluniarrak zuzendutako Salve Maria filma Locarnoko zinema jaialdian izango da, abuztuaren 7tik 17ra. Katixa Agirreren Amek ez dute eleberrian oinarrituta dago pelikula.

Katalanez egin dute filma eta Coll zuzendariak idatzi du gidoia, Valentina Visorekin batera. Laura Weissmahr eta Oriol Pla aktoreak dira filmaren protagonistak.  

Maria idazlea da istorioaren protagonista. Idazlea ama izan berri da, eta gertakari izugarri baten berri izango du: Frantzian, emakume batek hamar hilabeteko bikiak ito ditu, bainuontzian. Maria ume-hiltzailearekin obsesionatuko da, eta behin eta berriz galdetuko dio bere buruari zergatik hil ote zituen.

Udazkenean estreinatuko da pelikula zinemetan.