Katixa Agirreren 'Amek ez dute' eleberria film bihurtuko dute

Katixa Agirreren 'Amek ez dute' eleberria film bihurtuko dute Mar Coll zuzendari kataluniarra ari da egokitzapena egiten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/katixa-agirreren-amek-ez-dute-eleberria-film-bihurtuko-dute/@@download/image/katixa-agirrek.jpg
2021/12/20

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudi nagusia: Pedro Urresti.

Mar Coll zuzendari kataluniarra ari da egokitzapena egiten.
Katixa Agirreren 'Amek ez dute' eleberria film bihurtuko dute

2018an kaleratu zutenetik, bide luzea eta oparoa egin du Katixa Agirreren Amek ez dute eleberriak, bai irakurleengan izan duen harreragatik eta baita hainbat hizkuntzatara itzuli delako ere. Euskaraz gain, gaztelaniaz, katalanez, frantsesez, nederlanderaz eta ingelesez ere irakur daiteke liburua. Orain, ikus-entzunezkora egingo du salto idazle gasteiztarraren istorioak, Mar Coll kataluniar zinemagilea (Bartzelona, 1981) eleberria pelikula bihurtzeko lanean ari baita. Gidoiaren bertsio finko samarra omen dago egina eta finantzaketa bila hasiko dira laster. Elastica Films-ek ekoitziko du eta filmatze lana datorren urtean hastea aurreikusten dute.

Euskarazko eleberriak idazteko Augustin Zubikarai beka jaso zuen Agirreren proiektuak 2016an, eta eskolakide izandako emakume batek bere bi ume bikiak hil dituela jakiten duen ama eta idazle bat du protagonista. Obsesionatu egingo da gaiarekin, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea. Artista baten lanaren emaitza eta amak batek ume bat mundu ekartzean egindakoa sorkuntza dela kontua hartuta, sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatzen ditu Katixa Agirreren bigarren nobelak. 

Mar Coll zinemagileak ere familia giroko eta heriotzarekin lotutako istorioak kontatu ditu Tres dies amb la familia eta Tots volem el millor per a ella film luzeetan. Horiez gain, La ultima polaroid eta La inquilina film laburrak eta Matar al padre telesaila ere egin ditu.