Katixa Agirre izango da gaur Gasteizko 'Liburu Egunak' zikloan

Katixa Agirre izango da gaur Gasteizko 'Liburu Egunak' zikloan Idazleen bizipenez arituko da solasean Goiuri jauregian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/katixa-agirre-izango-da-gaur-gasteizko-liburu-egunak-zikloan/@@download/image/katixa.png
2023/04/14
Idazleen bizipenez arituko da solasean Goiuri jauregian.
Katixa Agirre izango da gaur Gasteizko 'Liburu Egunak' zikloan

Gasteizko Udal Liburutegi Sareak Liburu Egunak zikloa antolatu du apirilaren 23an izango den Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. Katixa Agirrek idazlearen bizipenak, fobiak eta filiak partekatuko ditu Idazlea psikoanalizatzen. Dibaneko solasaldia izenburupean Aitziber Pérez de Karkamo komunikatzailea izango duen elkarrizketan. Goiuri Jauregian izango da hitzordua, 19:00etan.

Naita Produkzioak euskal konpainiak familia osoarentzako Kontukontzertua ikuskizuna eskainiko du igandean, 18:30ean, Goiuri jauregian. Partaidetza sustatzen duen ikuskizunak abestiak eta istorioak nahasten ditu. 

Iban Zalduak eta Miren Narbaizak zuzeneko musika oinarri duen errezitaldia egingo dute datorren asteartean, 19:00etan, Goiuri Jauregian. Zalduaren Ipuina engainua da liburuko pasarteak izango dira emanaldiaren osagai.

Miguelanxo Prado komikigileak komiki bat argitaratzearen sorkuntza-prozesuaren inguruan hitz egingo du datorren ostegunean, 19:00etan. Azucena Mongek, komikien ikerlari eta adituak ere hartuko du parte. 

Azkenik, apirilaren 24an, Llum Saumellen Las Invisibles liburua aurkeztuko dute. Irakurketa Erraza egitasmoko liburu horren helburua emakumeek historian egindako ekarpena bistaratzea da.